Andere Nahia elkarteak biltzarra eginen du Ezpeletan
Andere Nahia emazteak enpresen sortzeko laguntzen dituen elkarte bat da. 2002an sortu zen eta geroztik 300 bat emazte lagundu, aholkatu edo segitu ditu. Gaur egun kasik 80 lagun biltzen dira elkartean. Denak enpresa baten buru dira. Urriaren 14an, biltzar nagusia ospatuko du elkarteak Ezpeletan.
Andere Nahia, usu Pole Emploie, bankuak edo MIG ( Merkatal eta Industri Ganbara, CCI frantsesez ) bezalako erakunde ainitzekin harremanetan da. Askotan aholkuak edo informazioak eskatzen dizkiete erakundeek elkarteari. Ohargarria da ainitzetan emazteen deretsoak enpresa sorkuntzarako ez direla ezagutuak.
Duela zenbait hilabete Andere Nahia Bidasoa gaindiko ber lanean diren beste taldeekin sare bat sustatzen hasi da. Bilbo, Gasteiz, Donostia, Iruņea eta beste hiri batzuetako elkarteekin harremanetan sartu dira, adibidez Bidasoa Activa agentziaren bidez.
Haien web horria beste hizkuntzetara itzultzen ari direla azaltzen dute elkarteko ordezkariek. "Ohartu gira gure ideiak aski sinpleak eta erreski esportagarriak zirela" adierazi dio KAZETA.INFOri elkarteko Pilar Artaloytia permananteak.
Emazte ekintzaileen profil bat
Askotan andere ekintzaileak 35 eta 40 urte artekoak dira. Haustura baten ondotik, lan galtze baten ondotik, zerbaiten egiteko gogoa dute. Gehienetan enpresa sorkuntzarako edo komertziorako esperientzia gutti dute. Gainera horretarako buseta ttipi bat dute eta ondorioz haien enpresa ez da tamaina haundikoa. Muntatzen dituzten enpresa gehienak zerbitzu arlokoak direla azaldu daukute Andere Nahiako ordezkariek.
"Geroari begira, ohartu gira ainitz lan egin dugula, bide beran segituko dugu gure lana bermatuz eta sendotuz" azaldu du Artaloytiak.
Azaroaren 4an, Andere Nahiak emazte batzuek berriki idekitako lauzpa bost enpresen bisita antolatzen du. Interesatua den edozein pertsonari gomita zabaldua da.
Andere Nahiaren web orria: www.anderenahia.asso.fr
maila: www.anderenahia@orange.fr edo telofonoa: 06 77 46 82 26







