Ertzaintzaren lan eremua Iparraldera zabaltzeko akordioa sinatu dute

Argitaratua: 2009-12-28 20:11:41

Espainiako Barne ministroak eta EAEko gobernuaren Barne sailburuak izenpetuko dute akordioa. Hitzarmenaren arabera, Ertzaintzak lan iraunkorra burutuko du Hendaiako komisaldegian. Bereziki inmigrazioa eta narkotrafiko arlotan jardungo du EAEko polizia.

Ertzaintza iraunkor izanen da laster Lapurdin. Alfredo Perez Rubalcabak eta Rodolfo Aresek izenpetu dute hitzarmena. Dagoeneko, joan den irailean « ondorengo hilebetetan » hartuko zutela Ertzaintza Lapurdin zabaltzeko erabakia iragarri zuen Rucalcaba ministroak (hona hemen albistea, espainolez )

Erandioko koartelean izenpeturiko akordioaren arabera, bereziki legez kanpoko inmigrazio eta narkotrafikoaren aurkako lanetan jardungo du Ertzaintzak Lapurdi eta Gipuzkoa arteko mugan.

Dagoeneko Hendaiako polizi-etxean frantziar eta espainiar poliziek batera lan egiten dute. Ofizialki, bere eginkizun nagusia «mugaz gaindiko delikuentziaren» kontra borrokatzea izanen da.

Bestalde, Guardia Zibila eta Espainiako Poliziako ajenteek aspalditik jarduten dute frantziar adiskidekin batera Pauen zoin Baionako komisaldegietan. Lehen gorputz militarraren presentzia ohikoa da ETAren aurkako polizi operazioetan eta oro har euskal mugimendu independentista jomuga duten operazioetan.

EAJk Barne Saila kudeatzen zuenean, Madrilek behin eta berriro ukatu zuen Ertzaintza Ipar Euskal Herrian jarduteko Gasteizeko gobernuak erregularki luzatzen zion eskaera. Schengen-eko akordioak aipatuz, polizien arteko elkarlana «estatu segurtasun indarren artean« burutu behar zela erraiten zuen Madrilek.

Oraingoan, ordea, badira zazpi urtez geroztik Mossos d'Esquadrako kideek Kataluniako iparraldean egiten duten lana aurrekari gisa aipatuz Ertzaintzaren lan eremua zabaltzeko prest azaldu da Zapateroren Gobernua.


Bidali edo bozkatu zabaldun Gorde del.icio.us-en

Komentarioak

Komentarioa idatzi