Espainiako espetxe batean dagoen euskal preso politiko bat bere buruaz beste egiten saiatu da
Espainiako espetxe batean aurkitzen den euskal preso politiko bat bere buruaz beste egiten saiatu da atzo, zainak mozten, gaur Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakitera eman duenez. Bezperan presoa konfidantzazko mediku-psikologoaren bisita izan zuen. Sendagile berak presoa arrisku egoeran izanik neurriak hartzeko eskatu zion kartzelako zuzendariari.
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak salatu duenez, espetxeak ez zuen inolako neurririk hartu eta hurrengo goizean presoa bere buruaz beste egiten saiatu zen. Arratsaldean bertan, espetxeko erizaindegian tratatu eta gero beste espetxe batetara eraman zuten presoa.
AAMk azaldu duenez, espetxeko medikuaren aurkako salaketa jarriko du konfidantzazko, honek agertutako jarrera agerian uzteko.
Preso politiko honek bere buruaz beste egiteko bigarren saiakera da azken urte eta erdian. Aurreko suizidio saiakeraren geroztik lau aldiz espetxez aldatu dute. Horrek tratamendu eraginkorra burutzea oztopatzen duela salatu du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak.
"Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren ren aurkako espetxe politikak, preso politikoen bizitza arriskuan jartzen du etengabe. Gaixotasun larriak dituzten presoak espetxean mantenduz, bai eta gaixorik
diren presoak beharrezko duten tratamendua izateko baldintzak urratzen direlako" azaldu du AAMk.
Horregatik, gertaera larri berri honen aurrean, eta orohar presoen eskubideak aldarrikatzeko bidean, urtarrilaren 2an Bilbon Etxeratek deituta eginen den manifestazioa "mugarri garrantzitsua dela" adierazi du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak.




