Espainiako Poliziaren talde bati egozten diote Jon Anzaren bahiketa

Argitaratua: 2010-01-26 10:15:56

Jacques Massey kazetaria era irakaslea da. Hainbat talde armatuei buruz lan ikerketak argitaratu ditu eta hemendik aste batzuetara "ETA, histoire secrète d'une guerre de cent ans" liburua plazaratuko du Flammarion argitaletxearen eskutik. "Gara" eta "Le Monde" egunkariek zabaldutako bidetik, Jon Anza aferari buruz sakondu du egileak, orain arte bahiketari buruz emandako datu zehatzenak eskeiniz. Gaur "Le Journal du Pays Basque" kazetak Anza aferari buruz Massey-ek ematen dituen informazio berriak jasoten ditu. KAZETA.INFOk liburuaren pasarte baten berri ematen dizue. Bertan, egileak Frantzian dituen iturriek Espainiako Poliziari egozten diote «Anzaren aurkako kolpea». Are gehiago "gertakari horri buruz " telefono entzuketak badirela ziurtatzen du idazleak. Hona hemen liburuaren pasartea.

Maite UBIRIA / BAIONA
Liburua otsailean izanen da salgai. Alta, Jacques Massey-ek laster publiko zabalak eskuratuko duen liburuaren ale batzuk han-hemenka banatu ditu: kazetarien artean gehienbat. Normalean, liburu horren aurrerapenak ezin dira argitara eman, argitaletxeak hala gomendatuta, baina egileak preseski baimena eman du, kasu honetan, liburuaren azken hitzan jorratzen duen gaiari buruz hainbat xehetasun plazaratzeko.

Atal horretan, hain zuzen, Jon Anzaren desagerpenaren gaia jorratzen du kazetariak. Joan den abenduan 4an "Le Monde" egunkariak irekitako bidean sakotzen du unibertsitate irakasleak. Hala ere, Frantziako terrorismoaren aurkako zerbitzuetatik gertu dagoen mintzakide batek informazio zehatza eman diote kazetari frantziarrari «kasu arriskutsu» honi buruz.

"Gara" kazetak joan den urriaren 2an plazaratu informazioak Frantziako ikertzaileengan sortutako eragina aipatzen du, behinik behin, Massey-ek. Bere erranetan, independentisten «zuhurtziaz jokatu dute» Anza auzian, itxaron egin dute, eta « ez dira oholtzara igo» EAJ-ko mintzakideek «emandako informazioari esker bere ikerketa propia» burutu arte.

Kazetariak berehala lehen datu garrantzitsua ematen du. Polizi Judizialaren Terrorismoaren aurkako Zuzendaritza Ordea izanen dela Polizi Espainolaren mintzakide Frantzian gogora ekarri eta gero, «interlokutore horietako batek» emandako informazioa eskeintzen du liburu egileak.

« Beraiek ziurtatzen dutenez Espainiako Poliziaren zerbitzu sekretuetako unitate batek (CGI, Comisaria General de Informacion" delakoa aipatzen du idazleak ) eman du Jon Anzaren aurkako kolpea». Are gehiago, «gertakari honi buruz telefono entzuketak badira».

Direction Centrale du Renseignement Intérieur ( DCRI, zerbitzu sekretuak ) delakoan informazioa hori ez dutela ezeztatu ez da ondoren ikertu ere gaineratzen du Massey-ek.

Guardia Zibilarekin elkarlana babestu eta eskandalua ekidin
Kazetariak azaltzen duenez, DCRI-ren mintzakide nagusia Guardia Zibila da eta frantziar zerbitzuen lehentasuna «ETAren aurkako borrokan Frantzian jarduten duten agenteekin» elkarlana «babestea izanki», DCRIk «Anza aferaren ahal den eta urrutiago ezarri nahi du bere burua». (Irakur ETAren agiria hemen )

Anza auzia «arriskutsua» dela frantziar zerbitzuendako nabarmentzen du Massey-ek. Eskandalu bilakatu daitekela gaineratzen du idazleak.

«Anza aferak eskandalua eragin dezake frantziarrek interbentzio horien xehetasunak –gutxienez, espainiar poliziarenak- ez dituztela ezagutzen agerian utziko lukeelako. Handik aurrera ezinezkoa litzateke legearen mugan, edo haratago, ezkutuko ekintzak baztertu. Konstatazio horrek operazio honen izaera berari buruz zalantzak sortzen ditu. GAL garaiarekin nahasmena sortu gabe. Independentistek hala nahi balute ere» idatzi du aspalditik ikerketa kazetaritzan murgiltzen den idazleak.

Hala ere, kazetariaren ustez, «Justiziak nekez ahal du dozierra bururaino eramatea, Jon Anza desagertu eta gero “garbiketa lana” bereziki ondo egin baita…» .

Prokuradorearen erantzuna
Masseyk bere liburuan ematen dituen informazioak «aintzat hartzen» baditu ere «zuhur» dela azaldu du Anne Kayannakisek hainbat hedabidetan. Idazlean aipatzen duen tesia indarra emateko «datu zehatzik» ez dituela adierazi du Baionako prokuradoreak. Agian inkesta egiten duten kazetarie edo Masseyk aipatzen duen Joseba Egibar jeltzaleri «galderak pausatzen» dizkiola jakinarazi du.
(Jacques Massey-ek idatzitako liburuan oinarritutako informazioa duzue hau. Jon Anzari buruz egileak idatzitakoa gure iritzia atalean, plaza libre-an, atzeman dezake irakurleak. "Le Journal du Pays Basque"k  argitaratu du artikulua. )


Bidali edo bozkatu zabaldun Gorde del.icio.us-en

Komentarioak

icon

rako

2010-01-26

ea ikertzen den behingoz zer gertatu den kasu honetan,baina dudarik ez dagoena da polizi espainolak parte hartu dutela....

Komentarioa idatzi