Demoek: ĞEstrategia armatuaren iraupenak presoekiko elkartasunaren kausa arras ahultzen duğ

Argitaratua: 2008-12-28 20:23:59

Bazkariaren iduria.

Abendoaren 28 huntan 160 jende elkartu dira Mugerreko Elizaberrin euskal preso politikoen sostenguz Demo mugimenduak antolaturiko ekitaldian. Taldeak prentsa-ohar baten bidez azaldu duenez, bazkariaren etekina Etxerat elkartearentzat izanen da. Alta, bazkarian sosa-bilketa berezia egin dute EPPK-tik (Euskal Preso Politikoen Kolektiboa) kanpo diren lau preso sustengatzeko.

Bazkal ondoan, Jose Luis Alvarez Santacristina Txelis, Kepa Pikabea, Karmen Gisasola eta Joseba Urrusolo presoen argazkiak altxatuak izan dira, eta lehenengo biek igorritako gutunak irakurri dituzte.

Demo mugimenduak azaldu duenez, "4 preso hauek, presoen sustengu gune batzuetatik baztertuak izan dira, ETAren estrategiarekin eta presoen kolektibo ofizialerekiko linarekin kritiko agertu direlako".

Bazkariaren etekin osoa Etxerat elkarteari emana izanen bada ere, horrez gain laguntza material antolaturik "bazter diren 4 preso hauen sustenguz, kutxa berezi bat ibili da bazkaitirrien artean".

2009ko urtarrilaren 3an Bilbon Etxerat elkarteak deitu duen manifestaziorat joaiteko deia eginez bururatu dute Demoek bere hitzaldia. Mintzaldian, badirela 9 urte Demo mugimenduak eginiko lehen ekimena euskal presoak Euskal Herrian behar dutela izan aldarrikatzeko egin zuela gogoratu ondoren, taldeak Ğestrategia politiko-militarrağren aurka dagoela nabarmendu zuten.

(Demo mugimenduak Mugerre-Elizaberrin eginiko mintzaldia)


Bidali edo bozkatu zabaldun Gorde del.icio.us-en

Komentarioak

icon

Ugartekoa

2008-12-28

Txelisek, Kepak, Karmenek eta Urrusolok pauso ausarta eman dute eta merezia zuten norbait haietaz gogoratzea. Segi horrela!

icon

Andde Delprat

2008-12-28

Pauso ausarta, zein? Espetxe zuzendaritzaren bultzadarekin Baskongadetako Gobernuak osaturiko Biktimen Batzordeko arduradunarekin bilkura pribatuetan aritzea? Edota filtrazioak egitea PNVko prentsan?

icon

Lizardi

2008-12-28

Pikabea Biktimen batzordeko arduradunarekin bildu zen, Urkijorekin, bera ere biktima izan baita, GAL-ena hain xuxen.

Bestalde beraiek erabaki zuten EPPK-tik ateratzea beraz libre dira talde horren arauak segitzea edo ez, eta nahi dituzten iritzi artikuluak plazaratu edo ez erabakitzeko.

kritika zilegia da baina zeatza izan behar da. Errexegia da mezularia hil nahi izatea mezua ez entzuteko.

icon

Andde

2008-12-29

Preso anitz dira GALen biktimak izan, eta ez zaie inor hurbildu, alderantziz. Urkijo jauna, bere garaian Azkarraga eta beste batzuk bezala, helburu batekin bildu zen Pikabearekin, preso politikoen kolektiboa zatitzeko eta damutze bide zaharrari berriz ateak idekitzeko. Bakoitzak bere ideia politikoak defenditzea guziz zilegia da, ez ordea beste batzuen bizkarrean.

icon

lizardi

2008-12-29

Ni ez naiz Pikabea ez eta Irujo ere beraz ez dakit zertaz mintzatu ziren bilkura hortan, baina nik dakidala Pikabea ez da ezertaz damutzen eta bere engaimendua beti erabatekoa izan da.

Eta ideiak, ideiak dira. Ez dut ulertzen "ideiak besteen bizkarraen gainean defenditzea" zer den. Hori behin ta berriz erabiltzen den argumentu berdina da: bideak badira debatearentzat, gai horiek barnean gelditu behar dira,... Emaitza beti berdina da eztabaida itoa da.

Ideiek norbaiti kalte egiten badiote berak jakinen du zergaitik.

Berriz diot preso horiekin ados ez izatea zilegia da baina beraien izena zikintzea mezua ez entzuteko, hori bai dela joko zikina!

icon

txun

2008-12-29

Ideiak errespetagarriak dira noski, ez dena bidezkoa da kolektibo baten partaide izan eta horren baitako eztabaidetan zure ideiak nagusitzen ez direnean, ideia hoiek, hian zuzen ere kolektibo hori zatitu nahi dutenei joko politikoa egiteko erabiltzea, EAJ-PNVren menpe dagoen talde mediatiko zehatz baten komunikabideak bozgorailu moduan erabiliz eta kolektiboaren baitan zatiketa bilatu nahiean.
Zihur naiz Euskal Preso Politikoen Kolektiboan badirela beste batzuk antzeko pentsamenduak eduki ditzazketenak, baina ez dute inolaz ere horrela jokatu, ulertzen dutelako hori beraiek borrokatu duten idei eta helburuen kontra joan eta estatua eta bere euskal (hego zein iparreko) erregionalisten jokoan erortzea dela.

icon

xabi

2008-12-30

pitokeri nahiko inoren posizioren defentsan aritzeko. norberak defendatzea nahi duena hala ere Euskal Herria behar duena Eukaldunen arteko adostasuna. Aitzakia gehiegi deus ez egiteko gure herriaren alde.

icon

luix

2008-12-30

Ez dut uste batere ausarta denik, PNV-Zipaioen prentsa erabiltzea presoen kolektiboaren aurka jotzeko. Abiapuntu hori kontuan hartuta beraien mezua guztiz kutsatuta gertatzen da, nire ikuspegi apaletik

icon

Abel

2008-12-31

Txelis, Kepa eta konpainiak emandako pausua, PNV eta Zipayismoarekin lotzea, hemengo batzuen ezintasun mentalaren ondorioa da.

Esatea borroka armatuak errepresio gogorragoa besterik ez dakarkigula esatea, begien bistan daukaguna esatea da, nahiz eta urteak egin ditugun esan nahi gabe.

Norbaitek uste al du Ipar Irlandako kartzeletan borroka armatua uztea proposatu zuten lehen presoak ez zirela traidore gisa hartu hasiera batean? Kontua da, gero, gainontzekoek, hauek kritikatu beharrean, gogoetarekin bat egin zutela.

Animoak nire partez Urrusolo, Txelis, Kepa eta Karmeni, zein euren familiei!

icon

JON

2008-12-31

Polemikan sartu gabe, nire iritzia eman nahiko nuke.
Ikusten dudanez, zuen iritzia tinkotasunez defendatzen duzue. Hori aberatsa da, bakoitzaren iritzia defendatzeko ausardia duenak pausu bat eman du pasibidade jarreretik.
Espero dut zuen irmotasun eta tinkotasun hau Bilboko kaleetan plazaratzea. Etxean geldituz euskal preso politikoei ez baitiogu mesede egingo. Presoak beti babestu behar ditugu, edozein egoeretan egonda ere. Estatu Terroristak bahiturik dituzte, mendeku ziegetan bakanduta.
Nire elkartasun osoa EPPK kolektiboko presoei eta ez direnei ere.

Komentarioa idatzi