ETAk atentatuak ez egiteko erabakia hartu du eta «egoera berriari» erantzuteko deia luzatu du

Argitaratua: 2010-09-05 13:18:51

BBCk zabaldu du, igande eguerdian, ETAren bideoa.

Euskadi Ta Askatasunak urrats berria eman du badirela hilabete batzuk «eraso ekintza armatuak» ez egitea deliberatu duela baieztatuz. BBCk igande eguerdian bere webgunean jaso duen adierazpen batean nazioarteko bitartekaritza eskaintza aitzat hartu du erakunde armatuak eta euskal eragilei «egoera berriari» erantzuteko eskaera luzatu die. «ETA prest dago, gaur atzo bezala, Espainiako gobernuak borondatea izanez gero, prozesu demokratikoa abiarazteko beharrezkoak diren gutxiengo demokratikoak adosteko» gaineratu du ETAk komunikabide nagusiek berehala jaso duten agirian. Irakurri hemen 2010eko irailak 5ean, igandearekin, ETAk plazaratu duen adierazpena.

Igande eguerdian BCCk aitzineratu eta "Gara" kazetak jaso duen adierazpenean ETAk konponbide prozesua garatzeko baeztapadakoak diren «oinarri demokratikoak» finkatzeko eskaera luzatu dio Espainiako Gobernuari.

Adierazpen horretan iragarpen garrantzitsua egiten du erakunde armatuak. Preseski, badira zonbait hilabete «eraso ekintza armaturik» ez burutzeko deliberoa hartu duela jakinarazi du ETAk.

Era berean, aro berri bat zabaltzeko bidean erantzukizunez jokatzeko deia luzatzen die euskal eragile politiko, sozial eta sindikatuei. ETAk dioenez, «prozesu demokratiko beten eszenatokira heldu ahal izateko herri bezala urrats sendoak ematea ezinbestekoa da».

Nazioarteko eragileek prozesu demokratikoa garatzeko bidean jokatu dezakete paperari buruz mintzo da ETA. Atentatuak ez egiteko bere erabakiaren berri eman diola jakitera eman ostean nazioarteko komunitateari deia egiten dio «mendetako gatazka politikoari konponbide iraunkor, justu era demokratikoa egituratzen parte har dezan».

Aipatu adierazpena bideoaren bidez zabaldu du ETAk. Bertan erakunde armatuaren hiru militante, burua estalita agertzen dira, bere aitzinean ETAren anagrama eta euskal ikurrak dituztela.

Bideoz eginiko adierazpena
Emazte batek irakurri du adierazpena non ETAk gatazkari konponbide demokratikoa emateko konpromisoa berresten duen. «ETA prest dago, gaur atzo bezala, Espainiako gobernuak borondatea izanez gero, prozesu demokratikoa abiarazteko beharrezkoak diren gutxiengo demokratikoak adosteko.

Azken hamarkadetan igarotako bidea gogora ekarri du ETAk bere adierazpenean. «Euskal Herriaren askapen borrokan eszenatoki berriak irekitzea izan da ETAren zereginetako bat. Hortaz, elkarlan
ekimen proposamen eta gatazka demokratikoki konpontzeko ekarpen jarioa du ETAk. Txibertatik Lizarra-Garazira, Bergararaino igaroz. KAS alternatibatik Alternatiba Demokratikora» azaldu du.

Aurrekari horiek aipatu ostean, hauxe adierazi du ETAk: «Euskal Herria une garrantzitsu baten aurrean aurkitzen da aspaldi honetan, bidegurutzean. Urteetako borrokak baldintza politiko berriak erein ditu. Marko autonomikoa agorturik, aldaketa politikoa gauzatzeko unea heldu zaio Euskal Herriari, Euskal Herriarentzat marko demokratikoa eraikitzeko unea, euskal herritarren gehiengoaren nahiari atxikiz».


Bidali edo bozkatu zabaldun Gorde del.icio.us-en

Komentarioak

icon

ANTTON

2010-09-05

Berri ona.Orain lotu politikari!Lotu elkarlanari eta abertzaleen arteko batasunari!Hegoaldean baita Iparraldean ere!GORA GURE HERRIA!!!

icon

ezkiota

2010-09-06

herritarrok lan egin dezagun!
GUREA DA GARAIPENA
GORA EUSKAL HERRI SOZIALISTA!!

icon

Mikel

2010-09-06

Bideoan, 2:35 minutuan zer esaten du? Ez diot ezer ez ulertu. Transkripzioan ("Txibertatik Lizarra-Garazira,Bergararaino igaroz.") bainan hori seguro ez duela esan,,,,

icon

Andoni

2010-09-06

orain abertzaleoi dagokigu batu eta konfrontazio politikoaren bidez Espainiar eta frantses estatuak mugiaraztea. GORA GU TA GUTARRAK!!

Komentarioa idatzi