Etxeak su hartu ondoan, emakume bat hil da Baionan
Baionako Katedrala gibelean kokaturik dagoen apartamendu batek sua hartu du bart gauean. Hogoi bat suhiltzaileen lana ez da aski izan 48 urteko emaztea onik ateratzeko eta ke artean itorik atxeman dute. Etxea biziki zaharturik zen eta iduriz argindar istalakuntzak eragin du sua. Istripu berriak Baionako hainbat auzotan emanen den etxebizitza arazoa agerian uzten du.
Pilori karrikako 4 zenbakian etxebitzitzako laugarren pisuan bizi zen emazte bat zendu da bart 21:00ak aldera elektrizitate kutsak su hartu ondoan. Hogoi bat suhiltzaile bertaratu dira eta bizilagunek etxebizitza husten lagundu dute baitaere. Alta, interbentzioa ez da aski izan 48 urteko emaztea salbatzeko.
Emakumea goiko estaia batean bizi zen eta sua piztu ondoren ahalegindu da bere kaxa etxetik ihes egitea. Alta, keak itota eskaileretan erori da. Suhiltzaileek bertan bizirik atzeman dute, baina berehala hil da.
Etxebizitza biziki zaharkitua da eta biztanleak kexu daude elektrizitate kutxa aspaldian kontrolik jaso dagoelako.
Hala, etxebizitza zaharkituen aitzinean kezka zabaltzen du ez beharrak herrian eta etxebizitza duin baten eskubidea berriz plazarazten.
Istripua gertatu den auzoan ez ezin, beste hainbat tokia ere -hala nola Baiona Ttipian– oso egoera txarrean dira etxe eta apartamentu asko. Horri gehitzen bazaio pobrezia arazoa oso "koktel" lanjerosa sortzen da.
Urepeleko sute ondoan, plenta ezarri dute
Bestalde, joan zen astean Urepelen beste sute bat gertatu zen, Gastarenia etxean. Horren jabeak gaur jakinarazi duenez plenta (salaketa) ezarri du. Kazeta.infok jakitera eman zuenez, Herriko Etxeak aspaldi salatu zuen horrelako ezbeharrei aurre egiteko baliabideen falta.
Hartara, Michel Ernaga herriko auzapeza kexu agertu zen. Izan ere, Aldudeko su itzaltzeko kamiona panan zen azken bi hilabete hauetan eta Paueko SDIS Laguntza Zentroari eskas zituzten materialen zerrenda aspaldi jakinarazi ziotelako, arraposturik ukan gabe.
Haien galdea entzuna izan balitz, agian suaren hedapena kontrolatua izanen zela salatzen du herriko auzapezak. Herri abandonatuaren sentimendua adierazi du auzapezak, funtsean beste herriek dituzten eskubide berak galdegiten dituelarik.





