Euskal Herrian Lurralde Elkargoa sortzeko asmoari buruz kontsulta burutu du Baterak zortzi herritan
Joan den igandean Euskal Herrian Lurralde Elkargoa sortzeko aukerari buruz bere iritzia eman zuten Xiberoa, Baxe Nafarroa eta Lapurdiko 116 herrietako biztanleek. Orotara 28 233 herritarrek bozka eman zuren orduan Batera plataformak antolatu herri galdeketan. %78,14ak Euskal Herrian Lurralde Elkargoa sortzearen alde bozkatu zuen, eta %19,08a egitasmo horren kontra azaldu zen. AHTri buruzko erreferenduma ospatu zen herrietan gaur burutu dute herri galdeketa hori. Preseski honako herri hauetan izan da bozketa: Ahetze, Arbona, Azkaine, Basusarri, Bidarte, Biriatu, Senpere, Ziburu eta Urruña.
Galdeketa antolatu duen plataformak zenbaketa burutu du, joan den igandean, Baionako Lan Burtsan. Gaur, ordea, Senperen ezarri dute hitzordua zortzi herritan burutu den gqldeketqk utzi dituen emaitzak aztertzeko.
Gogora dezagun, Baterak proposaturiko bozketa horrek joan den igandean utzi zituen hainbat datu. Baionan hauteslegoaren %10ak parte hartu zuen (%81,73 alde, %15,72 kontra ); Garaziko kantonamenduan 28,4koa (%75,61 alde, % 19,5 kontra ); Iholdiko kantonamenduan %47,89 ( % 35,12 alde, % 10a kontra); Hazparnen %16,6 ( % 89 alde, %10,9 kontra); Beskoitzen % 29,63 ( % 79 alde, % 17,7 kontra).
Rene Etxegarai, Baionako auzapezaren axuanta pozik azaldu da herritarren baterak bultzaturiko «ariketa demokratikoa»ri emandako erantzunagatik. «Baterak bere burua ezagutaraztea lortu du», azaldu abokatuak.
Hautetsi zentristaren esanetan, «bi gauza argi geratu dira: alde batetik, jendeak bere etorkizunarekin zer ikusia duten gaiez hitza izatea nahi duela, eta bestetik, Frantziako administrazioak Euskal Herriaren ezagutzari buruz defizita duela».





