Euskal konfederazioak eta kontseiluak elkarteen hitza entzuna izatea eskatu dute lege proposamena egiteko
Euskal Konfederazioa eta Kontseiluak Frantses legebiltzarrean diputatuek lantzen duten hizkuntz lege proposamena egiteko elkarteak kontsultatuak izatea eskatu dute. Printzipioz heldu den udazkenean ezagurazi behar luke Parisek lege egitasmoaren mamia. Elkarteek euskararentzat lege gerizea horren beharra ezinbestekotzat jotzen dute. EEPren lanari kritika eginez, azken garaiotan izandako «atzerako urratsak» gogoratu ekarri dituzte prentsa agerraldi batean.
Euskal Konfederazioak eta Kontseiluak seinaletika panelak frantses hutsean agerru direla berriz ere Ipar Euskal Herriko hainbat errepidetan agerian utzi dute. Lapurdin, bereziki, bide nagusiak arramoldatzeko lana anitz badira, eta behin behineko seinalitika arbuiatuz, euskararen izenak desagerrarazi dituzteko kexu dira euskalgintzako eragileak.
Bestalde, kolegioko Brebet azterketako matematikak euskaraz pasatzetik frantsesera pasatzeko saiakera kritikatu dute. Seaskak auzia publikoki salatzeko urratsa eman ondoren soilik bermatu di Ikuskaritza badira 14 urte erdietsia izan zen geografia ta historiaz gain, matematika azterketa euskaraz pasatzeko eskubidea.
Borroken ondotik lortutakoa atzera egitea egungo «egoeraren isla» dela salatu dute elkarteek. Bir maneran, Euskararen Erakunde Publikoaren jarduerari buruz hainbat kritika luzatu dute. Beraien ustez, aipatu egiturak ez du betetzen euskararen sustapenari begira behar luke papera.
Euskal Konfederazioak eta Kontseiluak eginiko gogoetak hitzez-hitz agiri honetan atxemanen duzue.





