Euskal Preso Politikoen elkartasuneko gaualdia Donibane Garazin
Urtero bezala, Mikel Epaltza apeza eta bere inguruko lagun talde batek Euskal Preso Politikoen elkartasunez eta sustenguz gaualdi bat antolatzen dute. Aurten Donibane Garaziko Herriko Etxeko gelan iraganen da gaualdia, ostegunean, apirilaren 2an, iluntzeko 7etatik goiti. Presoek idatzitako gutun, olerki eta bertsoak irakurriak izanen dira eta presoen senitartekoen lekukotasuna entzun ahal izanen da.
Euskal Preso Politikoek egunerokotasunean sufritzen duten egoera gutunez, olerkiekin edota bertsoen bidez kontatuko dituzte antolatzaileek. Presoek eginiko marrazki edota eskulanekin beren sentimenduak aurkeztuko dituzte ere.
Presoen urruntasuna, dispertsioa, bakartasuna, isolamendua edota bizi baldintzen ondorioen lekukotasuna entzunen da bertan, beren esperantza, gogoen eta maitasuna plazaratzeaz gain.
Euskal Herriako gatazka politikoa bete betean jasaiten duten Euskal Preso Politikoen familien lekukotasuna adierazia izanen da ere. Euskal Preso Politikoen egoerarekin, ondorio larriak bizitzen dituzte senitartekoek.
Hauei hitza ematea eta belarria luzatzea elkartasun eta sustengu keinu bat izanik, deneri gomita zabaldurik da apirilaren 2an iluntzeko 7etatik goiti iraganen den gaualdian parte hartzeko.




