Euskararen Erakunde Publikoa zuzendari berri baten bila

Argitaratua: 2010-07-16 12:25:57

Estebe Eiherabidek Euskararen Erakunde Publikoko zuzendari postua utziko duela jakitera eman dute gaur "Berria" eta "Le Journal du Pays Basque" egunkariek. Etxetik gertuago lan egiteko nahikeria aipatu du Eiherabidek. Udazkenetik goiti Garazi-Baigorri herri elkargoarentzat eginen duela lana, administrazio zerbitzuen zuzendari gisa, baieztatu dio "Berria" egunkariaren Aitor Renteria kazetariari.

Hartara, Eiherabide urriaren 15ean eutsiko dio ardura berriari Garazi-Baigorri herri elkargoan. EEPk beste zuzendari bat xekatu beharko du, eta postua betetzeo bidean deialdi publikoa egitea aurreikusten du.

Eiherabide 2008ko urriaren 16an hartu zuen EEPko zuzendari kargua. Postua uzteko orduan, Estatuak EEPren iraupena bermatzen duen edo ez du erabaki. Teorian, agorrilean hartu beharko luke hurrengo sei urteotako egitura honen ibilbidea bermatuko lukeen erabakia.

"Le Journal du Pays Basque" kazetak zehaztu duenez, Kultura, Barne eta Hezkuntzako ministeroen ikuskatzaileek heldu den astean jakitera emanen dute EEPri buruzko ebaluapen txostena.

Lan taldearekin "feeling" falta nabarmena
Ezegonkortasunezko egoera hontan EEPk bizi duen barne krisiari buruzko ika-mika anitz sortu dira. Besteak beste, Eiherabide bere lan taldekideen konfidantza galdua zuela errana izan da. «Feeling falta nabarmen horrek, proiektuen gauzapena blokatzera eraman duela» aipatu dute ere

«Ez dago krisialdirik EEPn; etxetik hurbil egin nahi nuen lan, eta Garazi-Baigorrik lanpostu hori proposatzen zuela jakitean, aurkeztu naiz eta onartu naute», adierazi dio, alta, Eiherabidek "Berria" egunkariari.

( Irakurri Aitor Renteria jazetariak "Berria" egunkarian gaur plazaratu duen artikulua )


Bidali edo bozkatu zabaldun Gorde del.icio.us-en

Komentarioak

icon

Mikel

2010-07-16

Har dezatela Borotra... EEPren ildo politikoarekin bat egiten du erabat

Komentarioa idatzi