Ezker abertzaleko zerrendak baliogabetu ondoan abiatu da kanpaina Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Argitaratua: 2009-02-13 14:07:17

Ezker abertzaleko zerrendak lehiatik kanpo utzi ondoan abiatu da hauteskunde kanpaina Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan. Espainiako Auzitegi Kostituzionalak D3M eta Askatasuna baliogatzeko erabakia salatzeko elgarrateratzea deitu du ABk, larunbat eguerdian, Espainiako Kontsulatuaren aurrean.

Espainiako Auzitegi Gorenak harturiko erabakia beretsiz, Auzitegi Kostituzionalak D3Mren eta Askatasunaren zerrendak baliogabetu zituen hauteskunde kanpaina abiatzear zelarik.

00.00etan hasi zen hauteskunde kanpaina EAEko Legebiltzarra berritzeko. D3Mren eta Askatasunaren zerrendak martxoaren 1eko bozetatik kanpo uzteko parioa egin du Espainiako gobernuak. Alta, ezker abertzaleko ordezkariek behin baino gehiagotan adierazi dute independentistek boza emaiteko aukera izanen dutela martxoaren lehenean.

Joan zen asteburuan bere Batzar Nagusiak harturiko erabakiari segituz, eta «Hego Euskal Herriko egoeraren larritasunaren aitzinean eta bereziki hainbat hautesle-zerrenda martxoko hauteskundeetatik at uzteko espainiar epaitegiek harturiko ebazpen aurrean», protesta ekimena deitu du Abertzaleen Batasunak.

Horrela, otsailaren 14an, larunbatarekin, goizeko 11 :30ean, Espainiako Kontsuletxe aitzinean elgarretaratze batera deitu dute. Euskal Herriko Giza eskubideen Babes Elkarteak bat egin du ekimen horrekin.


Bidali edo bozkatu zabaldun Gorde del.icio.us-en

Komentarioak

Komentarioa idatzi