Frantziako Poliziak Aitor Zubillaga, Maria Lizarraga eta Unai Fano espainiaratu ditu atzo eta Saioa Urbistazu aske utzi du Guardia Zibilak

Argitaratua: 2008-12-18 11:21:19

Atzo goizean Frantziako Poliziak Aitor Zubillaga atxilotu eta Espainiaratu du bere kontrako euro agindua onartua izan zela-eta Paueko eta Pariseko auzitegian. Zubillaga azken sei urte hauetan Domintxinen bizi zen bere emaztea eta bi haurrekin. Bestalde, Pariseko Gobernuak Unai Fano eta Maria Lizarraga ere entregatu ditu. Azkenik, gaur goizean aske utzi dute Guardia Zibilak astearte gauean atxilotu zuen Saioa Urbistazu.

Bizi sozial normala zereman Aitor Zubillaga urrian lehen aldiz polizia bere etxera sartu eta komisaldegira eraman zuenean. Espainiako epailearen euro agindupean burutu zuten atxiloketa.

Komisaldegatik libre atera zen Zubillaga eta Paueko auzitegiak Espainiako euro agindua onartu ondoan, emaitzari dei egin eta Pariseko auzitegiak kasua berriro aztertu zuen.

Atzo goizean, Frantziako Poliziak Zublliaga atxilotu eta Espainiako poliziaren esku utzi du, kale borroketan parte hartzeaz akusaturik, 10 urteko espetxe zigorra betetzera.

Maria Lizarraga eta Unai Fano ere espainaratuak izan dira berarekin batera

Urbistazu libre da

Bestalde, ETAko informazio talde bateko kideak zirelakoan, Guardia Zibilak lau lagun atxilotu zituen astearte gauean Gipuzkoan. Arkaitz Landaberea, June Villarrubia, Julen Etxaniz eta Saioa Urbistazu dira Pasaian eta Donostian atxilotuak. Jakin berri dugunez, gaur goizean aske utzi dute Saioa Urbistarazu.

Urbistazu berak etxera deitu du berri ona emanez. Espainiako Auzitegi Nazionalak agindu zuen polizi operazio berrian atzeman zituzten beste hiru euskal herritar oraino Guardia Zibilaren esku dira, beti ere inkomunikazio egoeran.


Bidali edo bozkatu zabaldun Gorde del.icio.us-en

Komentarioak

Komentarioa idatzi