Frantzia eta Alemaniako poliziak elkarlanean Donibane Lohizuneko karriketan

Argitaratua: 2009-08-05 12:05:21

Europako herrialde ezberdinetatik etorritako poliziek kontrolak eginen dituzte uda huntan Estatu frantziarrean. Bigarren urtea da «turistekin hartu harremanak bideratzea» xedea duen operatiboa abian ezartzen dutela. Orotara 20 bat «polizi atzerritar» izanen dira uda honetan Estatu Frantziarreko eskualde turistikoetan. Horietako batzuk Lapurdiko kostaldera arribatu dira. Idurian agertzen den polizi-kontrola Donibane Lohizunen ezarri zuten, atzo, bertan Frantzia eta Alemaniako poliziak elkarlanean ikustzen ziren.

Joan den uztailean iragarri bezala, Estatu frantziarreko poliziekin batera «Europako bertze herrialdetatik» etorritako poliziek jarduteN dute uda hunta Iparraldeko kostaldean.

Orotara 20 bat polizi-gizon heldu dira asken asteotan Hexagonorat, bereziki turista anitz hartzen dituzten eskualdetan jarduteko.

Atzo, Donibane Lohizunen «kontrol mixto» bat atzeman zuen Kazeta.infok. Bertan, polizi frantziarrekin batera idurian marroinaz jantzita agertzen den polizi alemana zelarik.

Dispositibo horren xedea ««turistekin hartu harremanak hobeki bideratzea» litzateke. Bereziki Bordelen, Carcasonan, Nizan, Rochellen baina baita Donibane Lohizunen ere Alemania, Italia, Espainia, Britainia Handia eta Herbeheretatik etorritako poliziek lan eginen dute.

Europako herrialde ezberdinetatik etorritako poliziek bereko uniformea eta arma eramaten dituzte. Frantziako poliziekin batera patruiletan parte hartu dezakete, baina eskumen judizialik gabe.

Zehazki, hauxe da kolaborazio egitasmoak zehazten duena: «Atzerritarrekin komunikazioa ahalbideratzea eta Frantziako polizia laguntzea» izanen da uniforme daramaten udatiar berezi horien lana.


Bidali edo bozkatu zabaldun Gorde del.icio.us-en

Komentarioak

icon

andde

2009-08-05

Falta zitzaiguna! Gorriak, urdinak, berdeak, beltzak... eta orain alemanak. Denak Euskal Herritik kanpo!

icon

andde

2009-08-05

Falta zitzaiguna! Gorriak, urdinak, beltzak, berdeak eta orain alemanak. Denak Euskal Herritik kanpo!

icon

andde

2009-08-05

Falta zitzaiguna... nahiko polizi ez ginun Iparraldean eta orai marroina horiek ere gure karrikak behatzen. Nork ordaintzen dizkie bakantzak ?

icon

unai

2009-08-06

ongi errana ! beti berdin ibiltzen dira! ta gastu guziak nola ez gure kontura , errepresioa jasaten dugunon kontura....

Komentarioa idatzi