Hiru gazteen aurkako auzia salatuz Zanpantzar erre dute Baionako epaitegiaren aitzinean
Arratseko 14.00ak pasatxo abiatu da Baionako epaitegian gazte mugimenduaren 3 militanteen aurkako auzia. Joan den azaroaren 11ean bandera frantsesa lapurtzen ari zirela, Antton Rouget eta Aintza Zufiaurre atzeman zituzten jendarmeek Uztaritzen. Biharamunean Andoni Anetas gaztea atxilotu zuten. «Gazteen aurkako jazarpena» salatzeko Zanpantzarraren auzia irudikatuko dute auzitegiaren aitzinean. Barruan, prokuradoreak 2 hilabeteko kartzela zigorra sursiarekin ( zigorra betetzeko beharrik gabe ) gazteen kontra.
Maite UBIRIA / BAIONA
Joan zen azaroaren 11ean Uztaritzen gertaturiko protesta eraman dute auzitegira. Egun horretan Frantzia osoan 1918ko armistizioaren eguna ospatzen da. Egun horretan, gerran hil zirenak omentzeko Uztaritzen dagoen orogarrian ezarria zen frantses bandera lapurtzua izan zen.
Dagoeneko, 1944ko armistizioaren ospakizunaren karietara, 2008 eta 2009 urtetako maiatzaren 8ean beste bi bandera kendu zizkietela gogora ekarri du Riviere epailearen aitzinean gerrako gudari ohien elkarteko lehendakariak, Tanneau jaunak. Bere abokatuak hartu du hitza ondoren, gazteen aurkako herri akusasioa burutu duen elkartearen burua «oso hunkitua dagoela Uztaritzeko herritarren arteko auzi honengatik».
Herri akusasioak euro bateko zigor sinbolikoa eta auziaren kostua ordaintzea eskatu du. «Metz hirian, liberazioaren egunean, desfilatu zuen bandera eta erresistentziako kideek afusilatuak izan aitzinetik bihotz gainean ezartzen zuten banderaren duintasuna aldarrikatu nahi genuen», azaldu du.
Hiri auziperatuen abokatua, Philippe Aramendik, bere aurka azaldutako frogak ahulak direla erranez, Andoni Anetasen errugabetasuna aldarrikatu du. Beste bi auziperatuen kasuan, ekimenaren gibelean agertzen diren arrazoi politikoak aintzat hartzeko deliberoa hartzeko orduan eskatu dio jujeari.
Gerrako gudari ohien elkarteak Uztaritzen duen lehendakariari «gazteek ez zutela inondik inora gerran hildakoen memoria eta duintasunaren aurkako ekintza burutu nahi» azaldu du Aramendik. Ondoren, Lambert prokuradoreak frantziar banderak ordezkatzen dituen goi mailako baloreak azpimarratuz lehenik egin duen mintzaldiari erantzun dio hiru gazteen abokatuak.
Frantziako banderaren baloreak eta «bere itzalpenean buruturiko ukazioa»
Bandera frantsesak ordezkatzen dituen baloreak indarrean balira «hiru gazteak ez ziren gaur hemen eserita» adierazi eta euskararen onarpen eza, EHLGren aurkako auzia, Ipar Euskal Herrian gazteek pairatzen duten etxebizitza arazoa edo-ta Frantziako kartzeletan «euskal preso politikoek jasaten duten eskubideen bortxaketa» salatu ditu Aramendik.
Lambert prokuradoreak, bere aldetik, gazteek zigor auzia ekiditea bazutela «hiritartasun ikastaroa» eginez azpimarratu du. «Beraiek hautatu dute bidea muturreraino eramatea eta nik beste hainbeste eginen dut».
Frantziako Zigor Kodearen arabera, «taldean egindako lapurketa» delituagatik azkoz jota 5 urteko kartzela zigorra har daiteke. Prokuradoreak bete beharreko bi hilabeteko kartzela zigorra eta 500 euroko isuna galdegin diru hiru gazteendako. Riviere epaileak martxoaren 16ean emanen du jakitera bere erabakia.
Auzia ofiziala burutu aintzin, elkarretaratzea egin dute gazteek epaitegiaren aitzinean. CRS-en begiradapean, "Euskal Gazteria Aitzina" leloa zuen banderola zabaldu dute.
Era berean, «gazteen aurkako jazarpena» salatzeko Zanpantzarraren auzia irudikatuko dute. ( Hona hemen "auzi" berezi horretan irakurritako idatzia ) . Ekimena burutzen zutelarik bere gibeletik pasatuz sartu da auzitegian guda ohien elkarteko kideen talde jendetsua.
Komentarioak
Jon
2010-02-17
HAU EZ DA FRANTZIA, EUSKAL HERRIA DA!
EUSKAL GAZTERIA AITZINA!
SEGI AITZINA!
kuba libre
2010-02-18
Okupazio garaian prokuradore kolaboratzaileek berdin kondenatzen zituzten frantziako askatasunaren alde borrokatzen zuten gazteak.
Aupa gazteria,gaurko fasistek gurutze gamatua urdin txuri eta gorriz kamuflatu dute segi aintzina eta beti garaipena lortu arte etsi gabe


- 


