Frantziako Poliziak atzeman dituen lau herritarrak aske

Argitaratua: 2009-03-10 19:28:50

Frantziako Poliziak Pierre Sangla gurasoen etxean atxilotu du, goizeko 6ak zirela, Baionako Marracq auzoan. Bere anaia, Kittof Sangla, eta Cedric Otegi eta Cédric Belasque Sante Ezpiritu auzoan atzeman dituzte. Eguna Baionako komisaldegian emen ondoren, iluntzean aske gelditu dira laurak.

France3k zabaldu duen informazioaren arabera, joan zen abenduaren 24tik 25rako gauean Angelun izandako eraso baten kari galdezkatuak izaiteko atxilotuak izan direla azaldu du. Gau horretan "Guy Hoquet" higiezinen taldeko bulego baten atarian ezarritako lehergailuak eztanda egin zuen.

Erasoaren ondorioz inor ez zen zauritu, baina kalte handiak jazan zuen bulegoak. "Euskal Herria ez da salgai" leloa margoturik azaldu zen inmobiliaria agentziako paretan.

Handik egun gutxitara, Sud-Ouest egunkariak "Irrintzi" taldeko agiria zabaldu zuen. Eskutitz horretan aipaturiko taldeak hamar bat eraso beregain hartzen zituen. Ez ordea "Guy Hoquet" agentziaren aurkakoa.

Abenduaren 25eko ikerketa

Atxilotutako pertsona baten familiak Askatasuna erakundeari azaldu dioenez, abenduaren 25an abiatutako ikerketa aipatzen zen poliziek bere gainean zuten atxilotzeko aginduan. Egun horretan burutu zen Angeluko erasoa. Izan ere, mementu batean zalantza zen da polizi ikerketaren oinarria hori zen, ala Kanbon joan zen urtarrilaren 23an gertatu zen erasoa. Egun horretan etxeko leherkari indargabetu zuen Poliziak Credit Agricole eta banketxe horren taldeko partaide den Square Habitat higiezin bulego baten aitzinean.

Askasunak eginiko deialdiari segituz, 45 pertsonak parte hartu dute arratseko 18.30etan Baionako komisaldegiaren aitzinean egindako elgarretaratzean.


Bidali edo bozkatu zabaldun Gorde del.icio.us-en

Komentarioak

Komentarioa idatzi