Frantziar sistemaren arabera antolaturiko bozkak
Xiberoa, Lapurdi eta Baxe Nafarroako 207 000 hautesle erregio hauteskundeetan parte hartzera deituak dira gaur. Izan ere, bozka horren emaitza arreta beste jasoko dute gaur ospatuko diren bi herri galdeketek: bata Batera plataformak antolatuta, bigarrena AHT berriaren aurkako taldeek bultzaten dute. Eskualdeko hauteskundak frantziar sistemaren erara antolatuak izaten dira bi itzulitan eta sei urtean behin egiten dira. Lehen itzulian, igande honetan ospatzen dena, zerrenda guztiak aurkeztuko dira eta bigarren itzulira pasatzeko, zerrendek botoen ehuneko hamarra jaso beharko dute gutxienez. Hortik behera, lehiatik kanpo geratzen dira. Halere, bigarren itzulira begira, beharrezkoa zen boto kopurua erdietsi duten alderdiek botoen ehuneko bost baino gehiago lortu duten bestelako alderdi txikiekin fusionatzeko aukera dute.
Jon Mikel FERNANDEZ ELORZ | INFO7 irratia
Hori bai, alderdi batek lehen itzulian gehiago osoa lortuko balu ez litzateke bigarren itzulirik izango. Hau ordea, ez da ohikoena. Eta inkestek ezinezkotzat jotzen dute Akitanian hori gertatzea. Orotara 11 zerrenda aurkezten baitira Euskal Herria bere baitan hartzen duen hautes-eremu zabal horretan.
Ipar Euskal Herriko eskenatoki politikoan eragin handia izan arren, hainbat alderdik, bereziki abertzaleek, guztiz minorizatuta gelditzen dira hautesle anitzendako arrotza izaten den eskualde eremuan.
Erregio osoaren ehuneko 9 dira euskal herritarrak
Ipar Euskal Herria onartua ez den neurrian Pirineo Atlantikoen Departamentuan urtzen da lehenik, eta arras ezabatuta gelditzen da Erregioan. Ez hori bakarrik, bere lurraldetasuna ezeztatia da: Xiberoaren zati bat beste eremu administratibo batean sartzen delako.
Horrenbestez, Ipar Euskal herriko biztanleek Akitaniako Kontseiluko ordezkarien hautatzen prozesuan parte hartzen dute eta testuinguru horretan oso zaila da ipar Euskal herriko ordezkari bat Kontseiluraino iristea.
Hauteskunde hauen dimentsioa ulertzeko onena datu batzuk zehaztea izango da. Akitaniako Erregioa bost departamenduk osatzen dute : Girondeko Departamendua, 1.400.000 biztanlerekin ; Dordoņako Departamendua 400.000 biztanlerekin ; Lot-et-Garoneko Departamentua 335.000 biztanlerekin ; Landak 367.000 biztanlerekin eta azkenik, Ipar Euskal Herria barne biltzen duen Pirineo Atlantikoen Departamenduan 643.000 biztanlerik. Guztira 3.100.000 biztanle gutxi gora behera.
Azken datu bat argazki orokorra argitzeko. Ipar Euskal herriak 290.000 biztanle ditu. Erregio osoaren ehuneko 9 dira euskal herritarrak.
Eskualdearen eskumen nagusiak ondorengoak dira : Lizeoak eta ikasketak ; Formakuntza profesionala ; Garapen ekonomikoa eta enplegua ; Erregio mailako garraiogintza eta planifikazioa.
( Entzun: Frantxua Maitia, PSko hautagaiari eginiko elgarrizketa )





