«Euskal Herriko Laborantza Ganbara azkarturik ateratzen da»

Argitaratua: 2009-03-27 11:53:34

Bob EDME argazkia.

Baionako Auzitegiak zigorrik gabe utzi ditu Euskal Herriko Laborantza Ganbara eta bere lehendakari den Mixek Berhokoirigoin. Atzo plazaraturiko erabakiak biziki garrantsitzua dela azaldu du EHLGren Lagunak elkarteak. Laborariek sorturiko ganbera «azkarturik eta legeztaturik» atera dela auziatik nabarmendu du aipaturiko taldeak. Erababia «demokraziaren garaipena dela» gaineratu du prentsa-ohar batean.

«Euskal Herriko Laborantza Ganbarak, deretxoari buruz, legeari buruz, testu-inguruari buruz ematen ahal ziren argibide guziak eman zituen bere eginbidea eta bere osotasunean izana, eginbeharrak, antolaketa eta izena ez zitezen auziaren bidez deuseztuak izan. Xuritzea zen, beraz, igurikatzen ginuena. Xuritzea izan da auziaren ondorioa, eta jujen askatasuna zinez agurtzen dugu», azaldu du EHLGren Lagunak elkarteak.

Ebazpena honetatik laborariek erakundea «azkarturik eta legeztaturik» ateratzen dela adierazi du elkarteak. Gisa beran, laborarien konfidantza areagotzen duela ebazpenak uste dute elkarteko arduradunek.

«Euskal Herriko Laborantza Ganbararen nahikeria da orain, lehen bezala, laborantza iraunkor eta herrikoi baten garatzearen alde bere kemena eta denbora osoa ematea, laborantza proiektu hori eranginkorra, erazkargarria eta berri-zalea baita», segitzen du EHLGk.

Finean, «nehoiz baino gehiago Euskal Herriko laborantzarako bereziki pentsatua den Erakunde Publiko baten beharra agertzen da, bete-behar honi Podere Publikoek erantzun beharra dute» adierazi du elkarteak.


Bidali edo bozkatu zabaldun Gorde del.icio.us-en

Komentarioak

Komentarioa idatzi