Garazi eta Baigorriko AEK Gau Eskolak bere egoitza berria estreinatuko du

Argitaratua: 2009-12-18 15:07:51

Garazi eta Baigorriko AEK Gau Eskolako ikasle eta erakasleak gela berri-berrietan sartu dira duela zonbait aste. Aspaldian Donibane Garaziko xoko ttipi batean gorderik, orain plazara atera dira euskara kurtsoak. 75 ikasle ari dira aurten euskara ikasten, hobetzen edo berreskuratzen, 8 erakaslen laguntzarekin.

Duela zonbait aste estreinatu zuten jadanik egoitza berria. Alta, eguberriko oporraldia datorrela, ospakizun berezia antolatu du gau eskolak biharko, Garaziko Trinketeko plazan.

Hemen egitaraua:

  • 17.00etan: ate idekiak; begi loratze.
  • 18.30etan: hitz hartze, bertsoak, pintxoak, zintzur kilikatze, belarri goxatze, mutxikoak...
  • 20.00etatik goiti: afaria (zikiroa ogitartean, gasna eta bizkotxa ) eta ondoren gau kitzikatze !


Bidali edo bozkatu zabaldun Gorde del.icio.us-en

Komentarioak

Komentarioa idatzi