Gaur hasiko da lanean Ertzaintza Hendaiako komisaldegian

Argitaratua: 2010-03-01 13:12:53

«Mugaz gaindiko delitugileak» jazartzeko asmoz, Ertzaintza gaur hasiko da lanean ofiziali Hendaiako komisaldegian. Joan den abenduaren 28an Gasteizko Gobernuaren Segurtasun Batzordeak harturiko erabakia segituz, Ertzaintzaren bost agente iraunkorki izanen dira lanean Lapurdi kostaldeko herrian.

Espainiako Bare ministroa, Alfredo Pérez Rubalcaba, eta EAEko gobernuaren Barne Sailburua, Rodolfo Aresek arte hartu zuten joan den abenduan ospatutako bilera horretan. Bertan erabakia hartu eta gero, oraingoan Madrilgo Gobernuak ofizialki plazaratu du Ertzaintza Lapurdin jardutea ahalbideratzen duen agindua.

1998an izenpetua izan den Blois-eko akordioan Frantzia eta Espainiako gobernuek mugaz-gaindiko polizi elkarlana zehaztu zuten. Hala ere, espaniar eta frantziar poliziek soilik hartu dute parte lan horietan. Katalunian, ordea, Mosos d'Esquadra-ko agenteak Ipar Katalunian ibiltzen dira.

Oraingoan, Ertzaintzak urrats bera eginen du. Gaurdanik 5 bat ertzain iraunkor izanen dira Hendaian. Komisaldegi horretan ianeko Guardia Zibila eta Espainiako poliziak bere frantziar adiskideekin batera jarduten dute.


Bidali edo bozkatu zabaldun Gorde del.icio.us-en

Komentarioak

Komentarioa idatzi