Gaztetxearen aldeko aldarrikapena Urruñako Bixintxo bestetan

Argitaratua: 2010-09-06 13:07:58

Urruñako herritarrak Bixintxo bestetan ospatzen ari dira. Bestak larunbatean hasi ziren ohiko herri lasterketarekin. 200 gora partaide izan ziren jende anitzen begiradapean burutu zen kirol ekimenean, horien artean gaztetxearen aldeko aldarrikapena zabaldu nahi izan zuen gazte talde bat. Bestak abiatu aitzin ez ohiko gertakari larria izan da Urruñan: herriko gazte batzuk oren batzuk eman dituzte polizi etxean, joan den ostegunean, auzapezaren gazteluaren eremuan protesta baino broma itxura zuen ekimen bat burutu ostean.

Ostegun arratsaldea polizi etxean eman zuten Urruñako bost bat gaztek. Herriko auzapeza eta Urtubiko jabea den Odile de Coralek polizia deitu ondoren gertatu ziren atxiloketa horiek. Errugbi taldeari loturiko gazte batzuk besteei eta lokalen faltari loturiko protesta umoretsu moduko bat egin zuten, etxola antzeko bat ezarriz auzapezaren lur eremuetan.

Agian pentsatuz protesta gaztetxearen aldeko aldarrikapenarekin zerikusia zuela, «terrorismoaren aurkako» poliziak mobilizatu arazi zituen UMPko auzapezak. Ondorioz, oren batzuk polizi etxean eman dituzten errugbilari gazteek. Ostiralean protesta egin dute gertatutakoa salatzeko.

Bestalde, besten zehar protesta politikoak ez zituela ikusi nahi erran zien auzapezak gazte asanbladako gazteei. Hain zuzen ere Jon Anzaren heriotza salatzeko pegatinak aipatu zituela. Larunbat arratsean Michele Alliot-Marie Barne ministroa Urruñan izan zen bisitan eta, iduriz, auzapezak ez zuen bere gonbidatuak Anzari buruzko neholako protestarik ikus zezan.

Alta, gazteek, etxola txiki bat bizkar gainean burutu zuten besten lasterketaren ibilaldia eta sari banaketan zehar banderolak atera zituzte plazan auzapeza bertan zelarik.

( Bixintxo jaietako egitaraua hemen )


Bidali edo bozkatu zabaldun Gorde del.icio.us-en

Komentarioak

Komentarioa idatzi