Giristinoak Mugimenduan deitutako foroaren lehenengo edizioa Baionan

Argitaratua: 2012-03-01 16:30:59

Giristino laiko talde batek Giristinoak Mugimenduan deitutako foroaren lehen edizioa antolatuko du martxoaren 10an. Eztabaida, mahai inguru edo tailerra ezberdinen bitartez, inguramena, gizartea, ekonomia, etxebizitza, familia edo fedea bezalako gai zabalen jorratzeko aukera izanen da egun osoan. Foroak, edozein pentsaera laiko edo giristinoengandik inpendente izan nahi du eta antolatzailek ekimenak ez duela jarrera edo bide ofizialik ukanen argitu dute. "Tolerentzia, elkarrizketa eta errespetuaren izpiritua eta askatasuna" egunaren ardatz nagusiak izanen direla nabarmendu du foroa aurkezteko agerraldian.

Foroaren bideratzeko iniziatiba giristinotasunaren erakargarritasuna ttipitzen dela oharratik dator. "Giristino bihotzaren fedea ez dela gehiago interesgarria eta ikus, entzun edo ulertu ezina dela gaur egungo jendartearen parte haundi batentzat eta gazteriaren gehiegoarentzat iduritzen zaigu... laikoak gira eta giristinoak ere. Gutariko ainitzek pentsatzen dugu azkarra eta garrantzitsua den zerbait gizartearekin partikatzekoa dugula" plazaratu dute antolatzaileek.

"Giristino aktibo, etsitu edo isolatuen artean biltzeko xedea dute bainan fededunak ez direnei ere gonbidapena zabaldurik da, "gaur egungo gai beroei buruzko topaketa egun baten pasatzeko gogoa dutenentzat".

Horretarako talde laiko bat formatu da eta eztabaida, informazio, elkarrizketa eta deskubritze egun bat antolatu du Giristinoak Mugimenduan Foroa titulupean.

Foroa baionako Villa Pia lizeoan iraganen da martxoaren 10an, larunbatez. Eguna 9:30tan hasiko da 18:00tan hasiko delarik eta sartzea dohainik izanen da. Goizean bertako gizarte, politika edo kulturako eragile ezberdinek sei eztabaida animatuko dituzte. Ez dira baitezpada giristinoak izanen, agnostikoak edo ateoak izan daitezke. Egun erditsutak standa edo topaketa tailerra ezberdinen bitartez elkarte edo mugimendu ezberdinetan duen engainamendua plazaratzen ahalko du nor nahik.

16:00tan, "Xuti eta joan zaitez zure aneien gana" ( Ebanjelioako hitzak ) lematzat ukanen duen mintzaldia animatuko du


Bidali edo bozkatu zabaldun Gorde del.icio.us-en

Komentarioak

Komentarioa idatzi