Gizon batek bere emaztea eta amaginarreba hil ditu Irisarrin

Argitaratua: 2009-11-09 14:20:59

www.eke.org

Irisarriko Etxabestia auzoan gertatu da goiz honetan gertakari larria. Goizeko 5ak inguru zirelarik, hirurogoi urteko gizonezko batek emaztea eta amaginarreba tirokatu ditu. Lehen berriek eskopetaz eginiko hilketa aipatzen bazuten ere, gaur arratsaldean fiskalak azaldu duenez, gizonak bi emazte ito egin ditu, eta ondoren urkatzen bere buruaz beste egiten entseatu da baina, semeak suizidioa galarazi du. Gizona egoera larrian dago Baionako hospitalean.

Gaxuxa ARRANBIDE / DONIBANE GARAZI
Astelehen honetan, goizeko 5ak inguru zirelarik gizon batek bere emaztea eta emaztearen ama ito dituelarik. Marie-Jeanne Martinez ama-alaba hilak atxemanak izan dira, asistentzia medikalik jasotzeko denborarik ukan gabe.

Gizonak sarraskia burutu ondoan, bere buruaren kontra egiten entseatu da ere. Bere burua urkatzen ahalegin du da, bere semeak araiz salbatu ahal izan badu ere. Hospitalera eraman izateko denbora ukan dute semearen abisuari esker. Bere egoera biziki larria da hala bainan. Fiskalak gaineratu duenez, «sikiatrek emandako gomendioa jarraituz, pertsona hau ezin izan dugu oraingoz atxilotu, erietxean da zaintzapean».

Fiskalak gaineratu duenez, «inork ez zuen espero gertatutakoa, istoriarik gabeko familia zen, eta gizonak, gainera, elbarrituta zen amaginarrebaz biziki ongi arduratzen zela nanarmentzen dute bizilagunek».

Hiruak erretretan sartuak ziren. Gizonak 60 urte ditu eta bere emaztea 51 urte zituen; emaztearen ama, berriz, laurogoi urte zituen. Lau belaunaldi bizi ziren etxebizitza berean. Emaztea Aldude bailarakoa zen eta gizona Banka ingurukoa da. Badira hiru urte Irisarriko lotisamendu batera bizitzera joan zen familia.

Bestalde, gogora ekarri behar da heldu den igandean, azaroaren 1ean, Baionako Marracq auzoan beste bi heriitza gertatu zirela. Urteetan Larzabaleko postalaria izan zen 80 urte inguruko gizonezkoak bere emaztea eskopada hartu eta bete emaztea hil eta gero bere buruaz beste egin zuen ere.


Bidali edo bozkatu zabaldun Gorde del.icio.us-en

Komentarioak

Komentarioa idatzi