Gose greban diren presoak sostengatzeko autobusa antolatu dute
Frantziar espetxean gose greban diren lau herritarren aldeko -Mikel Agirregabiriak 34 egun ondoren baraualdia bertan behera utzi du, 22 kilo galdu dituela- sostengu ekimena antolatua izan da larunbat honetarako. Vivonneko espetxera autobusa uztailak 17an, goizeko 7tan, abiatuko da Ibarratik eta Baionako Mousserolles-etik. Atzo, 40 lagun bildu dira A64ko itzulgunean eginiko elkarretaratzean Mattin Olzomendiren sostenguz.
Joan den maiatzaren 20an Frantziako Poliziak ETAren aurka Baionan burutu zuen operazioan atxilotu zuten Arkaitz Agirregabiria Bilboko euskal presoak abiatu zuen lehenik protesta Bourg-en-Bresseko presondegian. 34 egun ondoren, eta 22 kilo galduta, berriki amaitu duela bere protesta jakitera eman du ostiral huntan Askatasunak.
Mikel Karrera eta Maite Aranalde, egun berean atxilotuak izan ziren eta horiek ere beste euskal presoengandik isolatuak dituztela salatzeko gose greban sartu ziren ondoreni. Karrerak ekainaren 27tik Rennes-Vezineko espetxean dute eta Aranalde uztailaren 2tik Poitiers-Vivonneko presondegian.
Poitiers-Vivonnen ere preso dituzten Joseba Fernandez Aspurz eta Mattin Olzomendi, joan den uztailaren 3an gose greban sartu dira Maite Aranalderen eta, bakartuak diren beste presoen, elkartasunez. Olzomendi ziburutarra joan den martxoaren 30ean atxilotu zuten beste zapi pertsonekin batera. EHZ festibaleko permanentea da OLzomendi eta bere atxiloketa salatzeko eta, orohar festibalaren aldeko engaiamendua adierazteko, ehunka jendek agiria izenpetu dute.
Preseski festibaleko webgunean gutuna argitara eman dute biharko elkartasun ekimenean oate hartzeko deia luzatuz. Hona hemen idatzi hori:
"Presondegietako isiltasunen aurrean eta zuzendarien mespretsu eta trufen aurrean gose grebaren erabakia hartu zuten 5 preso politiko hauek.
Gutunen bidez Mikel, Arkaitz, Maite, Joseba eta Mattin Olzomendi komunikatzen saiatuz geroz murru baten isiltasunaren aurrean, dispertsioa baina sustut isolamendua dute lehenik salatu nahi. Dakigun bezala, beren legea lehertuz euskal preso politikoak heien etxetatik urrun kartzeleratuak dira gaur egun; kilometro hauek dakarten zailtasun eta lanjer guziarekin
Bestalde Vivonnen kartzeleratua diren 3ek presondegi berri horretako mespretsu eta egoera kaskarrak salatu nahi dituzte. Eskubideak errespetatuak izatea besterik ez da galdetzen.
Heldu den larunbatean, uztailaren 17an autobus batzu bertara joanen dira kanpotik ere gure presentzia sendi dezaten eta preso hauen sustengatzeko. Hitz ordua goizeko 7tan Mousserolen izanen da. Erreserbatzeko 0682769036 edo anaizolzo@hotmail.fr "
Komentarioak
Gotzon
2010-07-16
Ekin gogor borrokalari guztiek ! Kanpoan zuen beharra daukagu. Muxu bana iparraldetik.


- 

