Greenpeace elkarteak protesta ikusgarria burutu du Garoņako zentralaren itxiera eskatzeko

www.greenpeace.es
Goizeko 06.00ak aldera, Greenpeace talde ekologistak protesta ekimen ikusgarria burutu du Gasteizetik 30 kilometrora kokaturik dagoen Garoņako zentral nuklearraren itxiera galdegiteko. Erresistentzia-edukiontzia ezarri dute eta sartze nagusian ekintzaile batzuk kateatu direlarik.
Protesta ekintza horrekin Jose Luis Rodriguez Zapatero buru duen espainiar Gobernuari bere hitza bete dezan eskatu diote Greenpeace elkarte ekologistaren 60 bat ekintzailek.
2009ko uztailean agortuko da Estatu espainarreko zentral nuklearra zaharrenaren esplotazio baimena. Izan ere, Nuclenor enpresak beste 10 bat urte luzatu nahi du baimena.
Garoņako zentrala Burgosen (Gaztelan) da, baina Euskal Herritik oso gertu. Hala nola Arabako hiriburitik 30 bat kilometrora dago.
Badirela 37 urte zabaldu zuten zentrala, Franko diktadorea zabaltze ekitaldiaren protagonista nagusia izan zelarik.
Azken urteotan hamarnaka ezbehar izan dira, erredaktore gunean pitxadurak agertu direlarik. Era berean eskaera ugari izan dira guziz zaharkiturik dagoen zentrala ixteko. Arabako erakunde guziek eta baita Gasteizko Legebiltzarra ere horren alde agertu dira.


- 


