Guardia Zibilak lau pertsona atxilotu ditu Bizkaian
Argitaratua: 2011-03-01 11:09:27
Guardia Zibilak operazio bat zabalik du Bizkaian non gau huntan lau pertsona atzeman dituen. Operazioa Bilbon eta Galdakaon gauzatu da. Mementukoz lau pertsona atxilotu dituzte. Espainiar berri agentziek eman duten informazioaren arabera atxilotuak Daniel Pastor, Lorena López, Beatriz Etxebarria eta Iñigo Zapirain dira. Iturri horien arabera, ETAren aurkako operazioa da eta atxilotuak espainiar polizi baten aurkako atentatuarekin lotzen ditu Guardia Zibilak.




