Gurutze gamatuak agertu dira Bidarrain eta Gixunen

Argitaratua: 2009-09-02 11:47:56

Svastikak margoturik agertu dira Bidarrai eta Gixune (Baxe Nafarroa) herrietako hainbat hormetan. Bidarrainen, autobus geltokian euskaraz idatzita ziren mezuak ezabatu eta horren ordez gurutze gamatuak marraztu dituzte. Izan ere, Gixunen, atxiloketak salatzeko pintaketa baten hurbil gurutze gamatu eta azpian Espainia izena idatzi dute. Frantziako eskualde ezberdinetan ohikoak dira horrelako pintaketak, ez ordea Ipar Euskal Herrian.

Esbastika forma duten bi gurutze agertu dira astelehenean Bidarraiko autobus geltoki batean. Horman errepresioa salatzeko euskarazko leloak idatzita ziren orain arte. Horiek ezabatu eta ondoan gurutze gamatuak agertu dira.

Gaur, ordea, antzeko pintaketa baten beste berria ukan dugu. Gixunen hain zuzen ere, horma batean Espainia hitza azpian gurutze gamatua marraztu dute. Hormaren bestaldean atxikoketak salatzeko pintaketa bat zegoen jadanik. Herriko bizilagunek azaldu digutenez, "pintaketa hori zaharragoa da, uda aitzin gertatutako polizi operazioa kari egina". Gurutze gamatua, ordea, badira egun batzuk egin dute.

Frantziako hainbat eskualdetan semitismoaren aurkako mezuak pasatzeko nahiko arrunta izanen da nazien sinboloak agertzea, bereziki juduen aurkako mezuak pasatzeko, ez ordea Euskal Herrian.


Bidali edo bozkatu zabaldun Gorde del.icio.us-en

Komentarioak

Komentarioa idatzi