Zortzi lagun atxilotu ditu Poliziak gaur goizean Ipar Euskal Herrian

Argitaratua: 2009-06-29 09:31:38

Nicolas MOLLO argazkia.

Frantziako Poliziak zortzi pertsona atxilotu ditu gaur goizean Baxe Nafarroan eta Lapurdin. Bestalde, larunbat arratsean Kanbon atzeman zuten Xan Beyrie gaztea Pauen atxikitzen du Poliziak beti. Hauek dira gaur goizean atxilotuak izan diren gazteen izenak: Gilen Goiti (Baiona), Ekhi Erramundegi (Baiona; bertsolaria da ) Harri Idoate (Ainhoa), Eneko Etxegarai (Heletan, EHZ festibalaren muntaketa kanetan parte hartzen zuen bertan), Ibai Agirrebarrena (Bidaxune), Joseba Agirrebarrena (Ibairen aita, ustez Bidaxunen), Orkatz Arano (Beskoitze) eta Aritz Ortino Etxebeste.

Xan Beyrie atxilotua eta inkomunikatua segitzen du, joan den larunbatean, Kanboko saltoki handi baten aitzinean atzeman zutenetik. Beyrie et abete neska-laguna erosketak egiten zirelarik, pertsona bat bere atzetik zutela ohartu ziren. Intermarchetik atera bezain fite, bertze polizi batzuk agertu ziren. Atxiloketa bortitza izan zen eta gazteak kolpe handia hartu zuen aurpegian.

Atxiloketa burutu ondoren, Poliziak gaztearen burasoen etxea miatu zuen. Xan Beyrieren askatasuna galdegiteko 19.00etan elgarretaratzea egin zuten Kanboko Intermarcheko itzulgunean. 100 bat lagun bildu ziren bertan. "Xan askatu" leloa zuen banderola baten gibelean gaztearen burasoen etxeraino joan da jendea, familiari elkartasuna helerazteko.

Poliziak Baionako komisaldegian atxikitxen du beti gaztea eta ez du atxiloketaren arrazoiak azaldu.

Beste zazpi atxiloketa gaur

Bestalde, gaur goizean goiz, Frantziako Poliziak beste zazpi pertsona atzeman ditu Baxe Nafarroan eta Lapurdin burutu duen operazio zabalean.

Hauek dira gaur goizean atxilotuak izan diren gazteen izenak: Gilen Goiti (Baiona), Harri Idoate (Ainhoa), Eneko Etxegarai (Heletan, EHZ festibalaren muntaketan parte hartzen zuen bertan), Ibai Agirrebarrena (Bidaxune), Joseba Agirrebarrena (Ibairen aita, Bidaxunen), Orkatz Arano (Beskoitze) eta Aritz Ortino Etxebeste. Azken atxiloketa baten berri izan dugu: Ekhi Erramundegi bertsolari ezaguna Baionan atzeman du Poliziak.

Bestalde, kazeta.infok jakin ahal duenez polizi anitz dira Garaziko eskualdean eta Heletako bideetan, non ehundaka lagun Euskal Herria Zuzenean festibaleko lan muntaketan lanean ari diren, goizero poliziak dira.


Bidali edo bozkatu zabaldun Gorde del.icio.us-en

Komentarioak

Komentarioa idatzi