Hainbat gaztetxe eta musika taldeek larunbateko manifestaldiarekin bat egin dute

Argitaratua: 2009-07-12 01:50:19

Ipar Euskal Herriko 15 gaztetxeek eta 10 musika taldeek agiri baten bidez uztailaren 27an abiatu sarekada salatu dute eta presondegiratuak izan diren hiru gazteei sustengua helarazi diete. Ber mementoan, Segi gazte independista elkarteak larunbatean, arratsaldeko 5etan, Donibane Lohitzunen antolatu duen manifestaldiara joaiteko deiadia egiten dute. Baionako Santa Andres plazatik auto karabana bat abiatuko da oren batetan.

Baiona, Miarritze, Uztaritze, Angelu, Sara, Donibane Lohitzune, Hendaia, Ezpeleta, Donapaule, Azkaine, Maule, Makea, Luhuso, Garazi eta Kanboko gaztetxeek baita Ideia Zabalduk eta Zpeiz Mukaki, Izate, Nehor, Desobedient, 2zio, Stah, Aizkor erantsiak, The rodeo idiot engine eta George abitbor dirty sex toy academy taldeek ere bat egin dute agiri baten bidez errepresioa salatzeko antolatua den manifestaldira.

Presondegiratuak izan diren Eneko, Ibai eta Gilen hiru gazteei sustengu adieraztearekin batera, "frantses estatuaren joko maltzurra" salatu dute ipar Euskal Herriko gaztetxe eta 10 musika taldeek. Izan ere, euskal gazteria guziaren aurka burutzen ari diren sarekada zentzugabe hauek salatu behar direla" adierazten dute agirian.

"Errepresio honek argi uzten digu frantses estatuaren beldurra azken urte honetan egunero goraka doan gazte abertzale mugimenduaren aintzinean" azaltzen dute. Frantses Estuaren helburua, ipar Euskal Herriko militanteak atxilotuz, fitxaketa masibo bat egin ahal izatea, mobilizatzen den gazteriari beldurratzea eta antolatzeko nahia oztopatzea da" gaineratzen dute.

Egoera hau onartezina zaie agiriaren izenpetzaileei eta horren aitzinean, zirko erraldoi hau eteteko, ahalegin handiak egin behar direla diote. "Atxilotutako militante hauek, hainbat proiektutan lanean daude eta argi dugu guzti hau, proiektu guzi hauen aurkako eraso bat dela" adierazten dute.

"Guzti honen aurrean euskal gazteriari deia luzatzen diegu, fitxaketa maltzur hauen aurrean ez beldurtzeko. Hau da, egoera honi aurre egitea ez baitute inongo zilegitasunik gure ADNak hartzeko, atxiloketa momentuan gure ixiltasun eskubidea zapaltzeko eta mehatxatzeko eta atxilotuekin bezala familiekin gezurretan aritzeko" azaltzen dute.

Horretaz gain orroitarazi nahi dute hiru lagun bespetxeratuak izan badira ere, fitxaketa hau 12 pertsonen gainean egina izan dela. Sarekada masibo hauek normaltasunetik ateratzeko garaia dela diote eta ez dutela onartuko pertsona bat ere atxilotua izaitea ADNaren hartzeko. Intimidazioaren aitzinean ez direla makurtuko eta borrokan segituko dutela adierazi dute bukatzerakoan.


Bidali edo bozkatu zabaldun Gorde del.icio.us-en

Komentarioak

Komentarioa idatzi