Haurrei zuzendutako ekimenak Bastidan eta Hazparnen familien astea ospatzeko
Departamendu mailan antolatzen den familien astea kari, Hazparne aldeko Laguntza etxerat eta Eihartzea kultur etxea haurreri zuzendutako animazio bat eta mintzaldi baten antolatzeko elkartu dira. Urtarrilaren 28an, larunbatez, Bastidako Inessa de Gaxen gelan Miam ikusgarria izanen da 10:30, 11:30 eta 15:30tan. Manera ludiko eta pedagogiko batez janariaren gaia jorratzen du ikuskizunak. Baita ere, Hazparneko herri elkargoaren egoitzan, otsailaren lehenean, 20:30tan, haur ttipiaren harremanen erronkak eta elikadura aztertzen dituen Marc Rodriguezek "zailtasunetatik plazerra arte" mintzaldia animatuko du.
Ibiakoitzeko Miam ikusgarrian jokoen eta musikaren bitartez haurrek ahozkotasunaren plazerrak eta beldurrak ikertuko dituzte. Errotatxoak dituen bere jantzien etxearekin haren objektuen antzerkia egiten du Alice Fahrenkrugeiek, apetitu ainitz eta goxokiekin menuan. Olerki ttipi batzuetan eta lau liburuetan oinarritu da autorea haren sorkuntzaren gauzatzeko.
Otsailaren lehenean aldiz, psikologoa, psikomugilaria, haur ttipiaren harremanen erronkak elikaduran aztertzen dituen Marc Rodriguezek "zailtasunetatik plazerra arte" mintzaldia animatuko du.
Bere egoitza soziala Hazparne lurraldeko herri elkargoaren eraikinean duen Laguntza Etxerat elkarteak, bi helburu nagusi ditu: etxean diren adineko pertsonen laguntza eta 6 urtepeko haurren zaintzeko moduak eskaintzea. Elkarteak Eihartzea kultur zentroarekin lan egitea hautatu du. Alabainan, Eihartzeak gazte publikoari buruz zuzenduak diren ekintzak proposatzen ditu, izan dadin eskola denboretan edo kanpo.
( Irakurri ere KAZETA.INFOn Hazparne aldeko Laguntza Etxerat elkarteak 40 urteak ospatzen ditu ).





