"L'Epaulard" itsasontziaren hondoratzeaz onik atera ziren lau marinelak etxean dira jadanik
"L'Epaulard" itsasontzia Biscarrosetik gertu hondoratu zen, atzo arratsaldean. Lezoko 54 urteko marinel bat hil zen eta beste lau arrantzale onik atera ziren. Hipotermiak jota Bordeleko Robert-Picqué erietxera eraman zituzten. Hala ere, jadanik laurak bere etxera itzuli dira. Olatu handien eraginez -3 metrotako olatuak izan ziren atzo Arcachon alderan- Baionan matrikulatutako "L'Epauolard" itsasontziak tirabira egin zuen.
Hendaiako "L'Epaulard" itsasontzia Biscarrosseko kostaldean hondoratu egin zen atzo arratsean. 54 urteko marinel lezoar bat hil zen istripuan. Itsasontzian bost arrantzale ziren eta beste laurak Bordeleko ospitale batera onik eraman dituzte. Hipotermiak jota ziren eta guziz txokaturik gertatutako istripuaz. Gaueko 21.00ak aldera bere etxeko bidea hartu zuten arrantzaleek. "L'Epaulard"eko tripulazio osoa gipuzkoarra da.
Itsasontziaren alarma eguerdiko ordu batetan piztu da eta berehala Baionako "Albatros" itsasontzia laguntza ematera joan da. Larrialdirako txalupan ziren bi arrantzale salbatu ditu. Besteak Girondatik etorritako salbamenduko helikopteroak atera ditu uretatik.
Lehen ikerketen arabera uhaina handien eraginez -3 metrotako olatuak izan dira atzo Arcachon aldean- Baionan matrikulatutako "L'Epaulard" itsasontziak tirabira egin zuen.







