«Hizkuntzari atxikimendua adierazi arren, alderdi guziek herritarrek informazioa euskaraz jasotzeko duten eskubidea urratu dute»
Martxoaren 14ean eta 21ean iraganen diren Eskualdeko Hauteskundeen karietara Kontseiluak eta Euskal Konfederazioak alderdien komunikazio euskarrien, proposamen eta adierazpenen neurketa burutu dute. Gaur Baionan agerraldia burutu dute lan horen emaitzak plazaratzeko. Orohar alderdi guziek hizkuntzari atxikimendua eraskusten badiote ere -11 zerrenden artean 2k salbu guziek estatus legal baten aldeko adierazpenak egin dituzte. Izan ere, «herritarrek informazioa euskaraz jasotzeko duten eskubidea alderdi guziek urratu dute ez dagoelako alderdi pakar bat ere euskarri denak elebiz gutxienez agitaratu dituenak».
Duela zenbait aste Euskal Konfederazioak eta Kontseiluak hiru eskaera zehatz luzatu zizkieten Pirinio Atlantikoetako eremuan gautagai gisa aurkeztu diten hautagaiei. Frantziako Gobernuari hitzeman legea galdegitea, euskara eta okzitaniera Akitania eskualdeko berezko hizkuntzak direla ofizialki aitortzea eta, askenik, Akitania Eskualdeko Kontseiluaren aurrekontuan %2a bi hizkuntza horien aldeko politika egokia eramateko engaiamendua hartzea proposatu zitzaien Euskal Konfederazioak eta Kontseiluak hautagaiei.
11 zerrenden gain hiruk erantzun dute zuzenean: Lutte Ouvričre, UMP eta Forces Aquitaine alderdiek, zain zuzen ere. Lehenak hiru eskera horiek ez dituela barneratzen bere egitarauan erantzun du, bigarrenak lehen bi puntuak onartu baina buxetari buruz ez du ezer aipatu eta hirugarrenak «nazio mailari daokionez, lge bat beharrezkoa dela» azaldu du.
Kontseiluko ordezkariek hautagaien komunikazio euskarriak, egitarauak eta fede aitorpenak eta adierazpenak aztertu ondoren hauxe azaldu dute: «Orohar, 11 zerrenden artean, 7k frantses hutsean banatu dituzte beraien komunikazio euskarriak, bakar batk orekaz erabili du euskara (EH Bai), beste batek euskara orekaz erabili du, nahiz eta frantses lehenetsi (Europe Ecologie) eta azkenak (PS) zertxobait erabili du».
Kontseiluarentzat «ohargarria da Euskadi Europan zerrendak salbu ez duela zerrenda bakar batek ere euskara erabili beren afitxetan».
Lau zerrendek argiki aipatu dituztela hizkuntzen estatusaren beharra eta legea: EH bai koalizioa, Europe Eclogie, Forces Aquitaine eta NPA. Lehenak ofizialtasuna aldarrikatzen du, bigarren koofizialtasuna proposatzen du eta zentristek estatus legearen beharra aipatzen du. Azkenik, NPAk Eskualdeak Euroituna izenpetzea proposatu du. FN, Front de Gauche, Aliance Ecologiste INdependente, LO, PS eta UMP zerrendek ez dute gai honen karietara aipamenik egin, «nahiz ete Alliance, Euskadi Europn, Front de Gauche, PS eta UMPk molde kausoan bada ere, hizkuntzahauen aberastasuna eta sustapen beharra aipatzen duten».
Laburbildurik, «alderdi guziek hizkuntzari atxikimendua erakusten diote eta gehienek estatus legal baten beharra aipatzen dute». Hitzetatik ekintzetara pasatzeko orduan, alta, bilana bestelakoa da. Kontseilua eta Euskal Konfederazioaren ustez, «herritarrek informazioa euskaraz jasotzeko duten eskubidea alderdi guziek urratu dute ez dagoelako alderdi bakar bat ere euskarri denak elebiz gutxienez argitaratu dituenak».
Egoera horen aitzinean, bai Kontseiluak bai eta Euskal Konfederazioak ere dei egin diete alderdi eta hautetsiei «herritarron hizkuntza-eskubideak bermatzeko haien komunikazioetan eta euskara normalizaziora eramango duten lege geriza eta ofizialtasunaren alde lan egin dezaten».
Komentarioak
Galdera
2010-03-11
Zein ote da desberdintasuna euskararen ofizialtasuna eta koofizialtasunaren artean ? Artikuluak dion bezala lehen aldarrikapena EH BAIk eremaiten duen aldarrikapena da eta bigarrena Europe Ecologiek. Desberdintasun horrek zer izkutatzen ote du ?
-EH BAI euskara hutseko lurralde baten alde ote da ?
edo
-EH BAI elebidun lurralde baten alde da eta semantiko arazo bat baizik ez da ote izan ? Eta azken finean EH BAI eta Europe Ecologie ber aldarrikapena dute euskararekiko : euskara eta frantsesaren koofizialtasuna.
IRUNE
2010-03-11
Euskal Konfederazioak eta Kontseiluak luzatu dituzten eskaeren artean: "euskara eta okzitaniera Akitania eskualdeko berezko hizkuntzak direla ofizialki aitortzea".
Akaso uste duzue euskara Akitaniako berezko hizkuntza dela? Frantziako hizkuntza beraz ere? Noiz aldarrikatuko duzue euskara Euskal Herriko berezko hizkuntza dela eta beraz ofiziala behar duela izan Euskal Herri osoan? Sinestarazi nahi duguzue Akitaniak, Parisek legeak aldatuta euskaraz bizitzeko eskubidea bermatuko digutela euskaldunoi? Garaia da euskaldunok behar dugun legedi propioaren alde lanean hasteko!!! Iruzurrak frantsesenak, baina iruzurrak ere eskeini nahi diguzuen bide frantsestua.
Galdera 2
2010-03-11
Galdera egin duen galdetzaile misteriotsuarentzat galdera bat : Zergatik pertsona batzuek, polemika sortzeko behar konstantea sentitzen dute?
Galdera 3
2010-03-12
Non da ote polemika ? Galdera bat baizik ez da eta kazetariak egin duen desbertintasun horri buruz xehetasunak baizik eskatzen ditut. Iruzkinak horretarako utziak dira, ezta ? Ez bazaizu interesatzen ongi, baina utzi bederen besteak interesatzen.
Artikuluak uzten duen desberdintasuna "ofizialtasuna" eta "koofizialtasunaren" artean bitxi dirudit. Neretzat, ez legoke artikuluan izan behar, baina izan ezkero argitasunak bakarrik eskatzen ditut.
irakurle 1
2010-03-12
Kontseiluaren izenean iritzia sailean atxemanen duzuen artiluan aipatzen da "ofizialtasuna" eta "koofizialtasuna". http://www.kazeta.info/plazalibrea/informazioa-euskaraz-jasotzeko-eskubidea-urraturik-diskurtsotik-ekintzetara-jauzia-egiteko-ordua-da
irakurle 1
2010-03-12
Kontseiluaren izenean iritzia sailean atxemanen duzuen artiluan aipatzen da "ofizialtasuna" eta "koofizialtasuna". http://www.kazeta.info/plazalibrea/informazioa-euskaraz-jasotzeko-eskubidea-urraturik-diskurtsotik-ekintzetara-jauzia-egiteko-ordua-da
irakurle 1
2010-03-12
Kontseiluaren "Plazalibre" honetan ( http://www.kazeta.info/plazalibrea/informazioa-euskaraz-jasotzeko-eskubidea-urraturik-diskurtsotik-ekintzetara-jauzia-egiteko-ordua-daargibide gehiago "ofizialtasuna" eta "koofizialtasuna"ren karietara.
irakurle 1
2010-03-12
Kazetaren iritzia sailera jo, eta plazalibrean Kontseiluak argitaraturiko artikuluan atxemanen duzu "ofizialtasuna" eta "koofizialitate"ren arteko ńabardurak...


- 


