Ibai Azkona gazte nafarra atzeman dute Hendaian
Frantziako Poliziak Ibai Azkona gaztea atzeman du gaur Hendaian, Efe berri agentzia espainolak zabaldu duen informazioaren arabera. Gazte independentistaren aurkako bi atxilotze agindu zirela gaineratu du. Ibai Azkona iruindarra da eta Hendaian bizi zen. Amnistiaren aldeko mugimenduak elgarretaratzea deitu du gaur 19.00etan Gaztelu Zahar frontoiaren parean dagoen biribilgunean.
Frantziako Polizi Judizialak 11.45etan atzeman du 27 urteko gaztea Hendaian. Atxikoketa espainiar poliziaren laguntzaz burutua izan dela zabaldu du Efe beri agentziak. Azkona joan den udaberritik bizi zen Hendaian.
Gaztearen aurkako bi atxilotze agindu emanak zituen Espainiako Auzitegi Nazionalak, lehena kale borrokako ekimenei lotuta etabigarrena Segi gazte erakundearen aurka ez ohiko epaitegi horrek zabaldutako makro-dozierrari.
Italiako gazteen bista atzeratua izan da
Bestalde, amnistiaren aldeko mugimenduak jakitera eman duenez Italian diren Artzai Santesteban, Fermin Martinez eta Zuriņe Gojenola gazte independentistek gaur epailearekin zuten hitzordua irailaren 8ra atzeratua izan da. Epailearen arabera aztertu beharreko hainbat dokumentu ez dira oraindik itzuliak izan.
Estatu espainoleko Auzitegi Nazionalak beraien aurka eskaturiko euroagindu eskaera aztertzen ari den jujarekin gaurko finkatua zen hitzordua izan da atzeratua. Gazte hauek ekainaren 11n atxilotuak izan ziren Erroman, agerraldi bat burutu behar zutenean.
Kasuaz arduaratzen den jujak informazio gehiago eskatu zion Auzitegi Nazionalari, honek aurretik bidalitakoa ez zela nahiko iruditu zitzaiolako. Hala ere, hiru gazte independentistek espetxean jarritu behar zutela erabaki zuen.
Italian hainbat elkartasun ekimen burutu dituzte gazteen askatasuna aldarrikatuz.
Irakurri ere: Obakeko gailurrean bandera gorria astindu dute gazte independentistek
Komentarioak
hendaiar
2010-09-02
animo ibai! zurekin gira!!! eutsi gogor!!!


- 

