Ibai Azkona gazte nafarra Mureteko espetxean dago

Argitaratua: 2010-09-02 14:53:16

Atzo Hendaian atzeman zuten Ibai Azkona gazte nafarra Mureteko espetxean sartu dutela jakitera eman du gaur Askatasunak. Paueko auzitegiak heldu den astertean azterku beharko luke 27 urteko iruindarraren kontra espainiar Auzitegi Nazionalak aurkezturiko euroagindua. Hendaian elgaretaratzea egin dute atzo arratsaldean atxiloketa berri hau salatzeko.

Frantziako Polizi Judizialak, atzo, 11.45al aldera, atxilotu zuen 27 urteko gaztea, Hendaian. Atxikoketa espainiar poliziaren laguntzaz burutua izan zela zabaldu zuen Efe berri agentziak. Azkona joan den udaberritik bizi zen Hendaian.

Gaztearen aurkako bi atxilotze agindu emanak zituen Espainiako Auzitegi Nazionalak, lehena kale borrokako ekimenei lotuta eta bigarrena Segi gazte erakundearen aurka ez ohiko epaitegi horrek zabaldutako makro-dozierrari.

Ibai Azkona Mureteko espetxean sartu dutela euoagindu auziaren zain jakitera eman du gaur Askatasunak. Paueko auzitegiak heldu den astertean aztertu behar luke 27 urteko iruindarraren kontra espainiar Auzitegi Nazionalak aurkezturiko euroagindua.

Italiako gazteen bista atzeratua izan da
Bestalde, amnistiaren aldeko mugimenduak jakitera eman duenez Italian diren Artzai Santesteban, Fermin Martinez eta Zuriņe Gojenola gazte independentistek gaur epailearekin zuten hitzordua irailaren 8ra atzeratua izan da. Epailearen arabera aztertu beharreko hainbat dokumentu ez dira oraindik itzuliak izan.

Estatu espainoleko Auzitegi Nazionalak beraien aurka eskaturiko euroagindu eskaera aztertzen ari den jujarekin gaurko finkatua zen hitzordua izan da atzeratua. Gazte hauek ekainaren 11n atxilotuak izan ziren Erroman, agerraldi bat burutu behar zutenean.
Kasuaz arduaratzen den jujak informazio gehiago eskatu zion Auzitegi Nazionalari, honek aurretik bidalitakoa ez zela nahiko iruditu zitzaiolako. Hala ere, hiru gazte independentistek espetxean jarritu behar zutela erabaki zuen.

Italian hainbat elkartasun ekimen burutu dituzte gazteen askatasuna aldarrikatuz.


Bidali edo bozkatu zabaldun Gorde del.icio.us-en

Komentarioak

Komentarioa idatzi