II. BasqueCamp-aren ondoren, bilana egiteko tenorea da

Argitaratua: 2008-10-21 11:04:44

30 bat lagun elkartu dira, urriaren 18 larunbatarekin, Bidarteko Izarbel teknolopean. BasqueCamp-2ak teknologia berrien erabilpenaren gainean eztabaida eta trukaketa interesgarria ahalbideratu zituen. Orain, bilana egiteko tenorea da, baita hurrengo topaketa antolatzeko lehen urratsak emateko ere.

Goizeko 9ak, Izarbeleko Estia unibertsitatean. 30 lagun elkarturik gela handi batean. Norberak bere aurkezpen txikia egin du eta, denon artean, harbela handi batean idatzi dute eguneko menua. Eztabaidarako plater anitz: orotara 16 bat gai proposatu dituzte eta, finean, hamabi hautatu. Biharko internet da interes handiagoa piztu duen eztabaida.

Larrabetzun (Bizkaian) egin zen lehen BasqueCam, eta Bidarten burutu da bigarrena. Oro har pozik agertu dira antolatzaileak: jendeak erantzun du eta topaketa elebiduna izan arren, «itzulpenaren zerbitzua erabiliz» komunikazioa espero baino errezago suertatu da.

Diseinatzaileak, programadoreak, kazetariak, irakasleak... jende anitza elkartu da BasqueCamp-aren bigarren edizioan. Goiz eta arratsaldez antolaturi ziren eztabaidak. Gaiak? Denetarik: programazio sinplea, copyright/copyleft, domotiqueweb, e-business, usb-irratia, euskal wikipedia...

Alta, interesa gehien piztu duena biharko internet izan da. Teknologia berrien inguruko topaketan parte hartu zuten guziak eztabaida horretan sartu ziren. Ondoren, gela ezberdinetan gauzatu ziren tailerrak.

II. BasqueCamp-aren bilakaerarekin pozik dira antolatzaileak. Orain bilana egiteko tenorea da, baita Bidarten eztabaidaren segida antolatzeko. Lehinik eta behin, wikiaren bitartez. Eta ondoren... hurrengo BarCamp-a antolatzeko lanari ekinez?

(BasqueCamp2 buruz aragitaraturiko hainbat iritzi bildu ditugu:
http://jehaisleprintemps.net/blog/fr/2008/10/19/basquecamp-ii-compte-rendu/
http://www.kirikino.biz/article-23907711.html
http://teketen.com/2008/10/basquecamp-2-mugak-gaindituz/)


Bidali edo bozkatu zabaldun Gorde del.icio.us-en

Komentarioak

Komentarioa idatzi