Ikas-Bik EEPrekin hitzarmenik ez duela izenpetuko jakinarazi du
Erakaskuntza publikoko ikasle elebidunen burasoen elkarteak Frantziako Hezkuntza Nazionala eta EEPren aurkako kexua erakutsi du, astelehen arratsaldean, Baionan. Eskola publikoetan erakasle postuen eskasia eta elkarteak diru laguntza falta duela salatzeko xede agerraldia Baionako EEPren egoitzaren eintzinean egin du Ikas Bik. Elkarteko Thierry Delobel lehendakariaren arabera, "2011ko sartze hau, 1983an Saran lehen klase elebiduna ideki zenetik geroztik txarrena da". Protesta gisa, 20 000 euroko diru laguntza eskainiko zakon EEPren hitzarmena ez zuela izenpetuko jakinarazi du Ikas-Bik.
Mattin PETRISSANS / BAIONA
"Euskararen Erakunde Publikoa erakasle postuen kentze politikan Hezkuntza Nazioanalarekin eskuz esku ari dela" salatu du burasoen elkarteak era berean "euskara haren politikaren bihotzean ezarri dezala" eskatu diola Euskal Erankunde Publikoari (EEP).
2011ko sartze hunentzat sei klase elebidunen eskaera baziren, 5 BABen ( Baiona, Angelu, Miarritze ) eta beste bat Bankan. "Bakarrik Bankako adarrak ideki du eta BABkoak abortatuak izan dira. Orotara, haien haurra euskarazko sare elebidunean ezarri nahi zuten 90 familiek ez dute ahalbiderik lortu" adierazi du Delobelek.
Hortaz gain, inspekzio akademikoak erakaskuntza elebiduna "doikuntza aldagai" gisa erabiltzeaz akusatu du Ikas-Bik. Hori, euskarazko postu bat sortzen den aldi oroz frantsesesko beste bat desagertarazteko aukera erabiltzen duelakotz inspekzio akademikoak. Horren ondorioz, "eskola publiko batzuetako erakasle batzuk entseatzen direla burasoen konbentzitzea haien haurra sare elebidunean ez sartzea onartezina dela" gaineratu du Donobelek.
Baita ere, duela lau urte plantan ezarria den Azkaine eta Donibane Garaziko eskoletako "indartutako euskara" ( kurtxoen 3/4ak euskaraz eta 1/4 frantsesez ) esperientzia atzera doala, Azkainen postu erdi bat kendu dutelako salatu du elkarteak.
Diru laguntza gehiago eragile ttipiei
EEP urtero banatzen dituen diru laguntzen parte haundiena eragile nagusiei banatzen duela gaitzetsi du Ikas-Bi elkarteak. "Aurtengo 1,6 milioi euroko diru laguntzetatik 1,2 milioi Seaska, AEK, Uda Leku, Euskal Irratiak eta Bertsularien Lagunak diren eragile handier emanak direla" azaldu du Donobelek. "Diru laguntzen gehiengoa, hezkuntzan %15eko ekimenak egiten dituzten eragileei banatu dizkietela" salatu du Delobelek.
"Sare elebidunen aldeko engainamendu haundiagoa eta 25 urteko esperientzia duten eta militanteak diren Ikas-Bi bezalako elkarte ttipiekin duen elkarlana areagotu dezan" eskatu dio Ikas-Bik Frantxua Maitua buru duen zerbitzuari. Hezkuntza Nazionalari Azkainen kendu duten postu erdia itzultzea, medio gehiago emaitea eta elebintasunaren aldeko ahaleginak emendatzea galdegin dio elkarteak.
Ikas-Bik Xiberua, Lapurdi eta Baxe Nafarroak hautetsier gutun bat idatzi die egoeraren berri ukan eta haien sustengua ekar dezaten.





