Iker Acero surfari ezaguna atzeman ondoren gaztesareak Andoainen duen egoitzan sartu da Guardia Zibila
Iker Acero algortarra Barrikan (Bizkaian) bizi da gaur egun eta goizaldean bere etxean atxilotu dute. Aurpegia estalita zeramaten pertsona batzuk bere etxean sartu dira, eta atxiloturik eraman dute. Guardia Zibilak Andoinera eraman du ondoren, gaztesarea kultur elkartea Martin Ugalde parkean duen egoitzara, hain zuzen ere. Acero gaztesarea kultur elkarteko ordezko legala da eta aitzinetik Espainiako Auzitegi Nazionalean deklarazioa eman du. Beste pertsona bat Artzienagan (Araban) atxilotu du Guardia Zibilak.
Guardia zibilek paper bat erakutsi diete Aceroren etxekoei, eta ETAkoa izateagatik edo ETAri laguntzeagatik atxilotze agindua zutela esaten zen bertan. Ez dute bere etxea miatu, eta berehala Andoainera eraman dute.
Andoaingo Martin Ugalde parkera heldu da Guardia Zibila, eta zuzenean gaztesarea kultur elkartea duen egoitzara sartu da. Bestalde, Artzienagan (Araban) beste atxiloketa bat egon da.
10.40ak aldera, gazte mugimenduaren atariaren egoitzara sartu da Guardia Zibila. Une honetan egoitza miatzen ari da Guardia Zibila. Antza guzien arabera poliziek beraiekin eramaten duten gaztea Acero surfaria.




