Ion Telleria gaztearen aurkako euroaginduaren auzia kari elgarretaratzea antolatu du Segik Baionan

Argitaratua: 2010-06-21 12:20:16

Bihar Ion Telleria gaztearen kontra espainiar Auzitegi Nazionalak igorritako euroagindua aztertuko du Paueko auzitegiak. Joan den astean iragan behar zen auzia baina azkenik gibelatua izan zen. Auzoa salatzeko eta orohar «frantziar estatuak gazte independentiston aurka abiatu duen jazarpena onartezina deritzogula» adierazteko elgarretaratzea deitu du, Segik, gaur 18.00etan, espainiar Kontsulatuaren antzinean.

Mugimendu hunek zabaldu duen agirian azaldu duenez «gazteak atxilotu, fitxatu eta galdeketak egitea eguneroko ogi bihurtzen ari dira. Halaber, Espainiar estatuarekin elkarlanean, propagandan oinarritutako atxiloketak burutu dituzte azkenaldian. Segi gazte erakundearen eta oro har independentziaren alde lanean dihardugun gazteon kriminalizazioa da bilatu nahi dutena, proiektu politiko oso bat erasotzea funtsean».

Bihar Info7 irratian jarduten duen Ion Telleria gaztearen aurkako epaiketa Paueko auzitegian iraganen da. Idiazabalgo gazteari «independentziaren aldeko proiektu politikoaren alde lan egitea» leporatzen diotela soilik mahaigainean ezarri du Segi erakundeak.

«Aste batetik bestera, behin eta berriz errepikatu dira euro-agindu eskaerak aztertzeko epaiketak. Egoera honen aitzinean gazteak ezin gira geldirik egon« gaineratu du gazte mugimenduak. Horregatik, auziaren bezperan, ekainaren 21ean, arratseko 18:00etan, elkarretaratzea antoatu du espainiar Kontsulatuaren aitzinean, Baionan.


Bidali edo bozkatu zabaldun Gorde del.icio.us-en

Komentarioak

icon

Jon

2010-06-21

Eutsi Katu!

Besarkada bat Hego Euskal Herritik!

Komentarioa idatzi