Ipar Euskal Herrian gerta daitekeen polizia operazioaz oharrarazi du ezker abertzaleak

Argitaratua: 2010-09-01 19:14:13

Ezker abertzaleko iturriak aipatuz, polizi frantsesak operazio zabal bat prestatzen ari dela Ipar Euskal Herrian jakitera eman du bere arratseko albistegian Info7 irratiak. Aipatu operazioak ondoko egun edo asteetan gertatu daitekeela eta ezker abertzaleak burutu ditzakeen ekimenak baldintzatzea lukeela helburu gaineratu dute aipatu iturriek. Ezker abertzalearen oharra Batasunak egin duen agerraldiaren oren batzutara heldu da. Prentsaitzinean, abertzaleen arteko lana garatzeko parioa egin du Batasunak, heldu den hiru urteotan izanen den hauteskunde zikloari begira EH Bai formula sendotzea propotasuz.

Info7 irratiak asteazken arratseko albistegian zabaldu duen berriaren arabera ezker abertzaleak polizi operazio zabala espero du "hurrengo egun edo asteotan", bere militantziaren kontra, Ipar Euskal Herrian.

Apatu iturri horiek ikasturte politiko berriaren testuinguruan kokatu du balizko polizia operazioa "ezker abertzaleak burutu ditzakeen ekimenak baldintzatzeko helburuz". Preseski, atzo goizean, Baionan, ezker abertzaleak ikasturte berriari begira erronkan finkatu ditu.

Agerraldi horretan giri politiko berria mamitzen ari dela aitortu du Batasunak, eta abertzaleen arteko elkarlana indartzeko parioa egin du. Heldu den urtean Xiberua, Baxe Nafarroa eta Lapurdin izanen diren kantonamendu bozetan Euskal Berria Bai formula baliatzearen alde azaldu da ezker abertzalea.

Gisa beran, 2012 eta 2013ko bozetan «abertzaleek alternatiba politikoa dutela» erakustea baitezpadakoa dela uste du Batasunak. Hori dela eta, bulegoetatik landa, «EH Bai formularekin bat etortzen diren herritar guzieri» hitza ematea proposatu die Batasunak plataforma hori osatzen duten AB eta EA alderdiei. ( Hemen Batasunaren agerrialdi buruzko informazioa )

( Irakurri ere: Ibai Azkona gazte nafarra atzeman dute Hendaian )


Bidali edo bozkatu zabaldun Gorde del.icio.us-en

Komentarioak

icon

Jokin

2010-09-02

Etorri daitezela... etorri bidetik itzuliko dira! Ez gaituzueu geldituko!

Komentarioa idatzi