Ipar Euskal Herriko Batasunak agiria zabaldu du Pariseko heriotzaren aitzinean bere iritzia emanez

Argitaratua: 2010-03-17 21:48:21

Parisen inguruan gertatutako tiroketaren ondorioz frantses polizi bat hil zen bart Paris hegoaldean. «Oraindik elementu gutxi badaude ere aipatzen denaren arabera ETAko militante bat atxilotua izan da. Erraten denez ustekabeko enfrentamendu bat izan da» Hori aipatu ondoren Ipar Euskal Herriko Batasunak zera dio:

«Lehenik eta behin, gertakari honen aitzinean gure samindura agertu nahi dugu enfrentamendu horretan pertsona bat hilik suertatu delako.Ustekabeko tiroketa hori Euskal Herriak bizi duen gatazka egoeran kokatu behar da. Dudarik gabe, gertakari honek, eta azken asteetan egon diren beste batzuk, era krudelean agerian utzi dute gatazka honek eragiten dituen ondorio latzak eta sufrikarioa. Hortara, gure engaiamendu sendoa, gatazka honen behin-betiko konponbide politikoa gauzatzea da, halako gertakariak berriz gertatu ez daitezen.

Gehiegi iraun duen gatazka honen iturria Euskal Herriaren eskubideen etengabeko ukapenean bilatu behar da. Egoera hori gainditzea ezinbestekoa da, Euskal Herrian proiektu politiko guziak defendatzeko agertoki demokratikoa eraikiz, jakinez Euskal gatazkaren konponbidea, negoziazio politikoaren bidetik etorriko dela.

Bide horretan pausoak ematea denen ardura da, Ezker Abertzalearena, gainontzeko Euskal Herriko eragile politiko eta sozialena, eta ere Estatu espainol zein frantsesarena. Zentzu horretan, Euskal Herrian inondiko indarkeriarik eta esku sartzerik gabeko prozesu demokratiko bat garatzeko bere konpromisoa berretsi nahi du hemen Batasunak.


Bidali edo bozkatu zabaldun Gorde del.icio.us-en

Komentarioak

icon

BasquEuskaL

2010-03-18

Nik benetan, ez dakit, ez nahi aditua honetan, baina ETA, Hegoaldean ANV-k zituen Udaletxe gutxietako batzuetan jarri zituen atentatuak, Non eta, nola edo ala esatearren, salbatu ahal izan zuten Udaletxe gitxienetariko batzuetan.
Espainak, ez du nahi Ezker Abertzalea Udaletxeetan egoterik, eta horren adierazgarri "Ley de Partidos" delako hori. Eta argidua zen, Udaletxeetan bazen bere dirua hortik artzen zutela.
Orduan nik galdetzen dut nire buruari, nola liteke, ETA-k, ANV-k zituen Udaletan jartzea atentatuak, horrekin automatikoki ANV, kompromisu baten jartzen bazuen. Eta kompromisu hori da, Udaletik kampo gelditu ahal zirela.
Orduan, Españak nahi zuena, ETA-k ematen dio? edo nola da hau?
Gero dator Jon Anza-rena. Zembat atxilotu dituztez desagertuta zegoenetik?Auskalo. baina Gerra Sikiñaren ondorio izanda, kasualitates, ETA, Hurrengo egunean, INOIZ egin ez duena, eta Egin ezin dutena, Frantzian, Pena Kapila bait dago, eta ETA-K , hori badaki, eta Frantzian zeozer gertatzen bada, ETA-ko Kideak, entregatu eta, ETA-ko kide dirala esan beharra dute. Baina ez, horaingoan ez, Hil egin behar izan dute.
Kasualitatez, Fratziako Komisarioak esandako hitzen ondore; "Lo Hice cuando destape el GAL y si Así es, LO VOLVERE HA HACER".
Nik atentauarena jakin aurretik, nire buruari esan nion, komisarioa hilko dute. Ez! Komisarioa ez, ze oso deskaratua izango litzateke, baina bere kideen bat izango balitz. Eta hara non Polici Frantzez erail bat,
Inoiz gertatu ez danean.
Eta jakinaren gainean egonda, horrek zer suposatzen zuen.
Ez da izango, Komisarioa sentsibilizatzeko eta horrela ez izateko aurrekoan bezala, NON bera Eta Juez-a izan ziren GAL desmaskaratu zutenak?
Hori guztia pentsatzen arituz, nire buruari esaten diot, Zer dabil ETA?
Edo ez da ETA? Bai, bai da ETA?Baina beste "LOBO" izan liteke?¿? handienetarikoa gainera?¿?¿?
Auskalo inork nire moduan pentsatzen duen.
Nik, Behingoz, GURE INDEPENDENTZIA nahi dut.
Gora Euskal Herria!
Or usten dizuet, gure Argentinako Arbazoen Irratiako enlazea
http://www.zazpirakbat.com.ar/palabradevasco/Gora%20Euskal%20Herria%20-Palabra%20de%20Vasco.mp3

Komentarioa idatzi