Jazint eta Xalbador Ramirez atzeman ondoren Endika Perez gaztea era bortitzean ere atxilotu du Frantziako Poliziak

Argitaratua: 2011-03-02 10:41:33

Frantziako poliziak Jazint eta Xalbador Ramirez atzeman ditu goizean. Bi gazteak Askatasunak Izpuran astebeteko itxialdia egin zuten zortzi gazte independentisteen auziaren karietara eman behar zuen prentsaurrekora joaiteko bidean atxilotu ditu poliziak. Gazteak Jean-François Bederede Senpereko hautetsi batekin zirela, Arrangoitze aldera hartu dituzte. Hautetsi horrek, eta hautagai abertzale den Elianne Galarragak ere, beraiek gazteekin batera eramateko erran diete poliziei eta hauek bortizki azaldu dira, armak erakutsi dituztela. Handik oren batzutara, prentsaurrekoan parte hartu duen Endika Perez gaztea harrapatu dute Arrangoitzeko farmaziaren ondoan, era bortitzean ere. ( Bederede eta Galarragaren lekukotasuna Info7 irratian entzungai duzue ). ( Irati Tobar, aske gelditzen den azken gaztea elkarrizketatu du Antxeta irratiak ).

Lehen bi atxiloketak Arrangoitze aldera gertatu dira gaur goizean. Jazint eta Xalbador Ramirez gazteak Eliane Galarraga hautagaia eta Jeff Bederede, Senpereko hautetsiarekin batera ziren. 10.30etan euroaginduaren aurkako kolektiboak Baionan deitua zuen prentsaurrekora joatekoak ziren. Aldez aurretik, Poliziak atzeman ditu. Galarragak eta Bederedek beraiek ere eramateko erran diete poliziei. Ondorioz, tentsio uneak bizi dira, poliziek armak erakutsi dituztela Jazint eta Xalbador Ramirezen atxiloketak bururatzeko. Endika Perez gaztea, bere aldetik, prentsaurrekoan parte ondoren Baiona ttipira joan dela, hautetsiez eta kazetariez inguraturik. Oren bata aldera Lapurdiko hiriburutik alde egin du eta Arrangoitzeko borika-dendaren inguruan, bidea moztu ondoren, autoan harrapatu du Poliziak. Autoan, mutil gazta babesteko bi hautetsi ziren. Poliziak era zakarrean atera arazi du autotik Alize Leizagezahar. Akitaniako kontseiluko kidea belaunean mindu da. Are, poliziek Jeff Bederederen autoaren berina puskatu du. Lekuko batek kondatu digunez, autoetan ziren jendeek galdetu dute zer gertatzen zen. "C'est la loi!" ( legea da, frantsesez) erantzuten zieten poliziek auto gidariei.

Agerraldia Baionan gazteak aterpetezeko hautua defendatzeko

Erran bezala, euroaginduaren aurkako kolektiboak Izpuran astebeteko itxialdia egin zuten gazte independentisteen auziaren karietara gaur goizean agerraldia deitu du Baionan.

Bertan, gaurko atxikoketak eta baita astelehenean Poliziak burutu zituen bertze 4 arrestatzeak ere - Bergoi Madernaz, Aiala Zaldibar, Aitziber Plazaola eta Beñat Lizeaga kartzelara igorri ditu janeko Paueko jujeak- salatu dituzte kolektiboko ordezkariek.

"Eskandalizatuak gora, gero eta ahits gehiago altxatzen direnean euroaginduaren aurka frantziar era espainiar estatuek errepresioarekin baizik ez dakitelako erantzun", erran du Anaiz Funosasek.

Agerraldian, besteak beste, Batita Amestoi, Uztaritzeko hautetsi abertzalea, Alize Leizeagezahar, Europe Ecologie alderdiaren eskualdeko kontseilaria, Lutxi Oxandabaratz, hautetsi abertzalea eta Jazint eta Xalbador Ramirezen atxiloketen lekuko izan dira Eliane Galarraga eta Jeff Bederede ordezkari abartzaleak izan dira.

Lehenak, Kanbon eginiko ekitaldian egin bezala, "torturatik ihes egin duten gazteak aterpetzeko" hautetsiek eman duten urratsa defendatu du. Oxandabaratz-ek bestalde dagoeneko 300 bat hautetsiek aterpetze kanpainia hori sostengatzeko sinadura eman dutela azaldu du.

"Xantza ukan dugu gazte maitagarri horiek ezagutzeko parada ukan dugulako; abertzaleak eta eskertiarrak izaiteagatik errepresioa pairatzen dute, eta lanjeran den norbait laguntzea premia bat da, lanjeran den norbaiti ez laguntza hori baita delitua" nabarmendu du Oxandabaratzek.

Europe Ecologie-ko alderdiaren kontseilaria den Alize Alize Leizeagezahar bihotzez mintzatu da, baitare, iragan astelehenean Garazin atxilotu zituzten gazteei buruz, biak bere etxean aterpetu zituela nabarmenduz. Euroaginduaren aurkako salaketa segitzeko beharra azpimarratu du.

Kanboko elkartasun kantaldia
Atxiloketak, larunbatean Kanbon eginiko ekitaldiaren ostean gertatu dira. Ekitaldi horretan Ipar Euskal Herriko hamar hautetsik gazte horiek haien etxeetan hartuko dituztela iragarri zuten.

Euroaginduari aurre egiteko ekitaldian mila bat pertsona inguru bildu da, eta hainbat abeslarik eta musikarik parte hartu dute.

Omnisport gelan antolaturiko kantaldian babes zabala jaso dute iragan astean haien eskubide politikoen eta zibilen zapalketa salatzeko Izpuran itxialdia burutu zuten zortzi gazteek.

Otsailean 21ean, astelehenarekin ekin zioten protestari Beñat Lizeaga, Irati Tobar, Endika Perez, Jazint eta Xalbador Ramirez, Aitziber Plazaola, Bergoi Madernaz eta Aiala Zaldibarrek Izpurako Faustin Bentaberri aretoan eta astean zehar eragile politiko, sindikal eta sozialen aldetik jaso duten sostengua eskertu dute Kanboko kantaldian gazteek egin duten hitzartzean.

Euroaginduaren aurkako kanpainaren baitan antolaturiko ekitaldian, bestalde, hainbat abeslari eta musikari izan ziren. Aspalditik ez da horrelako kantaldia egin Ipar Euskal Herrian. Oholtzatik, besteak beste, Maddi Oihenart, Ken7 taldeko Eñaut Elorrieta, Erramun Martikorena, Etxamendi eta Larralde, Pantxoa eta Peio, Jean Michel Bedaxagar, Michel Etxekopar, Peio Serbielle, Eneko Labegerie eta Kattalin Indaburu pasatu dira, publikoaren gozamena eginez.

Hurrengo hitzordua, martxoaren 5ean Baionan

Euroaginduaren aurkako hurrengo hitzordua martxoaren 5an, arratseko 15.00etan ezarria da, Baionan. St Leon itzulgunetik eta Geant Kasino artean luzatuko den giza-kate bat antolatua da. Ekimen honen hitzordua ST Leon-en da "barnekaldeko jende ta xiberotarrentzat" eta Geant Casinon lapurtarrentzat.

Ekimen horretara deitzeko, bideo bat egiten ari dira, non kultura eta kirola munduetako jende ezagunek parte hartuko duten. Hala nola Ibaialdeko Neskak, Arretz Iginiz, Aire Ahizpak, Erramun Martikorena, Piarres Erdozaintzi, Niko Etxart, Asisko Urmeneta, ASBko neskak eta Xala.

( Irakurri ere: Iragan otsailaren 10ean Baionan atzeman zuten Eider Zuriarrainen aurkako euroagindua onartu du jujeak. )

( Irakurri ere: Guardia Zibilak lau pertsona atzeman ditu Bizkaian ETAren aurkako operazio batean).


Bidali edo bozkatu zabaldun Gorde del.icio.us-en

Komentarioak

icon

Portugaleteko printzesa

2011-02-27

Animo koadrila!
Eutsi goiari eta burua tente...
portugaluja... musu berezia zutzako!

icon

tomas

2011-02-27

AUPA IRATI!!!

eutsi goiari eta ongi zainduko zaitugu!!!!

icon

Andoni

2011-02-28

txalogarria zinez gazte hauen jarrera!
txalogarria zinez elkartasun keinu hau egin duten hautetsien jarrera.
txalogarria zinez Izpuran aste osoa zehar lanean aritu direnen jarrera.

Heldu den hitzordua : Martxoak 5 Giza Katea Baionan!

Eskubide zibil eta politikoen alde, TAXIK GOGOR!
IRABAZIKO DUGU!

icon

beste bat

2011-02-28

Aiala ta Bergoi atxilotu dituzte iada!
aupa gazteok, eutsi gogor!

http://www.gara.net/azkenak/02/251077/es/La-Policia-francesa-detiene-Bergoi-Madernaz-Aiala-Zaldibar

icon

gazte

2011-02-28

ANIMO GAZTEAK!!!
Harro gaude zuotaz!!

icon

kubalibre

2011-02-28

animo gazteak jo ta ke irabaziko dugu
redios

icon

gora segi

2011-02-28

beñat lizeaga ta aitziber plazaola ere atxilotuak izan dira arratsaldeko 4tan donibane garazin. herriak ez du barkatuko. gerra nahi baduzue ukanen duzue! pim pam pum!

icon

H.A.S.I.

2011-02-28

Bide atzeraezina, ez zira orroit ?
...
Ironia

Eutsi gogor !!!

icon

bxt

2011-03-01

Komentarioetan batek erraiten du "gerra nahi baduzue ukanen duzue! pim pam pum!" . erraiten ahal didazu ze pentsaketa eraman duzun holako esaldi barnakor baten adierazteko. Euskal herriko abertzaleak bake prozusu batera joaiten gara. Bistan da Frantziak eta Espaniak ez duela bakerik nahi. Horretarako errepresioa botatzen digute, gure herraren berriz pizteko eta

icon

bxt

2011-03-01

Barkatu ez dut nire mezua bukatua. Frantziak et espanak gure zanpatzen segituko dute gure barnean dugun biolentziaren errotik ateratzeko. Bainan ez dugu hoien jokoan sartu behar. Behar dugu segitu urratses urrats gure herriaren eraikitzen. Euskaldun xume batzuek Ikastolak laborantsa ganbara bat, irrati prentsa sortu dituzte. Bistan da ez dela errex izan eta oztopoak badituztela oraino bainan beti hor dira burua xut herra eta bortizkeririk gabe. Eraikitzaile izan gaitezen eta ez bakarrik herradun.

Komentarioa idatzi