Pariseko Garaipen Arkoan Jon Anzaren auzia salatu duten ekintzaileek polizien jarrera salatu dute libre gelditu ondoren
Zortzi euskal ekintzaile libre gelditu dira ostiral gauean eta beste bat Pariseko erietxean zegoen Garaipen Arkoan Jon Anzaren desagerpena salatzeko protesta ikusgarria burutu eta oren batzutara. Goizeko 10.30ak aldera oroigarri famatuaren goikaldera igo eta banderola erraldoia zabaldu dute. Ekintza burutzen ari zirela gazte bat erori eta zauritu da. Agiri baten bidez istripua nola gertatu den azaldu dute. Bere erranetan, «poliziak arribatu direnean, gure oharpenen kontra lehen ekintzaile bat deslotu dute; horren ondorioz soka berean loturik zen bigarren gaztea 20 metrotik behera erori da". Gazteak, zorionez, orkatila bat bihurrituta eta ubeldura batzuk besterik ez ditu. Larunbat gauean bueltatu zen Euskal Herrira.
29 urteko ekintzailea Pariseko Ponpidou erietxean zegoen ostiral gauean, baina larunbat gauean bere etxera sartu zen. Gorputzean ubeldura anitz baditu, eta orkatiletan minduan ere. Zauri arinak, 20 metrotik erori zela kontutan izateko.
Berarekin batera, Jon Anzaren desagerpena salatzeko goizean buruturiko ekintzan parte hartu zuten beste zazpi lagun eta argazkiak hartzen zen zortzigarren bat atxilotu ditu Poliziak. Eguna komisaldegian eman ondoren ostiral gauean libre geratu dira.
Komisaldegitik atera eta gero, ekintzaile gazteak pairatu duen istripuaren ardura poliziari egotzi diote. Bere erranetan, gazteek horren kontra oharrarazi badute ere, "poliziek gazte bat deslotu dute, ondorioz soka berean atxikia zen bigarren gaztea 20 metrotik erori delarik".
Hona hemen agiri horretan gazteek emandako azalpenak hitzez-hitz: "Goizeko 11:00etan 4 pertsona zintzilikatu dira, arkuaren bi aldeetara, batak bestearen kontra pisua eginez. Bertan ziren zaindariei ekintza pazifista bat zela eta lasai egoteko eskatu diegu. Baina suhiltzaileekin batera polizia igo denean dena okertu da. Zintzilikatua zegoen pertsona bat harrapatu eta lotzen zuen sokatik askatu dute, nahiz eta berak oihuka pertsona bat hiltzeko arriskua zegoela erran. Sokatik askatu dutenean, beste aldeko pertsona loturarik gabe gelditu da eta 20 metrotik behera bota dute, erorketa beldurgarri batean. Bitartean, ekintza gunean ziren 7 pertsona atxilotu dituzte, baita behean argazkiak hartzen ari zen beste bat ere".
Ekintzaileen esanetan, " Poliziak argi erakutsi du beste behin ere, nahiago dutela bizi bat arriskuan eman, Jon Anzari buruzko galderak gizarteratzea baino. Euskal gazteriari, hortaz, deia luzatu nahi diogu salaketarekin segitzeko eta biharko mobilizazioan parte hartzeko".
Gazteen bertsionea ezagutu arte, " PSOE-UMP: Qu'avez vous fait de Jon Anza ? " leloa zuen banderola zabaltzen ari zirela, haize kolpe baten eraginez, ekintzailea jauzi zela aipatu da hedabide ezberdinetan.
( Ehunka lagunek begiratu dute youtuben erorketa kari sartu bideoa )
Komentarioak
Lapurdi
2010-04-16
Zer egin duzue jonekin?
Herriak ez du inoiz barkatuko !
Jon
2010-04-16
Gora lapurtar ekintzaileak!
Biba zuek!
Borroka da Jon Anzarekin egin zutena agirtzeko bide bakarra!
Biba zuek!
2010-04-16
Gora inoren aurrean belaunikatzen ez diren gazteak!
Xibero
2010-04-16
Aupa Kuba Libre eta beste gazteak, senda hadi animo eta JO TA KE!
Oroit hadi esaera zarrak diona:"nahiz hanka bana hautsi berriak badira..."
unai
2010-04-16
aupa tubal ! animo sendaku zera! gora euskal herria ta askatasuna! herriak ez du barkatuko!
KOMUNISTA
2010-04-16
Ekintzaileak askatuak izan dira arratsean.
JPB-ri igorri duten agiriaren arabera, poliziak jaitsiarazi du "rappel"en zen gazte bat bere pro
http://www.lejpb.com/paperezkoa/20100417/194425/fr/Laffaire-Jon-Anza-simpose-a-Paris
KOMUNISTA
2010-04-16
Poliziak gazte bat deslotu du protestatu arren. Bigarren pertsona bat, ber sokari lotua, ez zen gehiago atxikia, eta 20 metrotratik erori da !
TXAKURRENGATIK
GORA EKINTZAILEAK !
GORA JON !
HERRIAK EZ DU AHANTZIKO ! HERRIAK EZ DU BARKATUKO !
STAZKI
2010-04-17
AUPA HUTX!!!!! Ez ahantzi kamioa gidatu behar duzula uztailan.... animo ta laister arte
kubalibre
2010-04-18
kaixo deneri!!!!!!!! ene ze sustoa pasa dudan, baina anken gaineanan erori naiz eta justu ubel batzuk ditut eta ipurdiko mina. Eskerrik asko deneri kezkatzea gatik
bueno lagunok borrokak jarraitzen du eta neretzat inoiz baina gogo gehiokin denek eman behar piskat gutti batzuek ez dezaten dena eman eta or jon etaz edo preso edo besteetaz oroituz berriz egin behar bada ni prest negok animo deneri eta jotake irabaziko dugu
JON HERRIAK EZ DU BARKATUO ETA ETXAIAK ORDAINDUKO DU
eta GORA EUSKAL HERRIA ASKATUTA
Jon
2010-04-18
Aupa hi eta hitarrak!
Poza ematen dik hire hitzak irakurtzeak!
Espero diat laister sendatzea hire golpeak!
Hanka zaindu zak eta animo!
Ekintza politta egin zeniaten Paris inguruan,
eta irrifarre bat atera zenidaten.
Biba zuek!


- 




