Irati Tobar gazte independentistaren aurkako eurogindu auzia heldu den astelehenean
Irati Tobar gazte independentista atzo arratsaldean eraman zuten prokuradoaren aurrera eta ondoren Seysseseko espetxera bidali zuten. Astelehenean goizeko 10:00etan izango du euroagindu epaiketa. Atzo mobilizazioak burutu zituzten Hendaian eta Portugaleten gaztearen atxiloketa salatzeko. Gaur eta bihar mobilizazio gehiago izanen dira.
Irati Tobar gaztea asteazken huntan, 14.15etan, atzeman duteDonibane Lohizunen. Gazte independentista Pole d'Emploi-ren bulegora zihoan. Poliziek bere autoa bidean blokatu dute eta atxilo hartu dute. Baionako komisaldegira eraman dute baina handik laster batean Pauera eramaten dute euroaginduaren berri emateko. Portugaleteko gazteak joan den martxoaren 19an egin zuen bere azken agerraldi publikoa. Hain zuzen ere, eragile ainitzek babestuta, Hendaiako Herriko Etxearen atarian eginiko elkarretaratze batean. Atzo, toki berean, 70 bat lagun bildu ziren Segiko gaztearen atxiloketa salatzeko.
Gose grebari bukaera emanez, eta alderdi ezberdinetako hautetsiek eginiko deialdiari segituz, 400 lagun bildu ziren Segiko gazteari sostengua emateko eta eskubide zibil eta politikoen errespetua aldatzeko hilaren 19ean Hendaian eginiko elkarretaratzean. Irati Tobarrentzat hori izan da bere azken ekitaldi politikoa asteazken huntan, 14.15etan, atxilotua izan arte.
Herriko Etxearen eskaileretan, banderola handia zabaldu dute honako leloarekin: "Pour le respect des droits civils et politiques. Non au mandat d'ârret européen". Mezu hori zabaltzen zuen banderolaren gibelean hautetsi asko. Hala nola, Hendaia Ainitza udal taldearen kideek -Kotte Ezenarro, Chantal Kehrig, Martine Ansaut eta Christelle Cazalis- erakutsi zioten berezi eskertu zuen Irati Tobarrek bere mintzaldian. ( Entzun Antxeta Irratian Tobarren mintzaldia )
Irati Tobar, Segiko beste 8 gazteekin batera itxialdia burutu zuen lehenik ere, Izpuran, euroagindua salatzeko. Hauek dira Izpurako ekimenean parte hartu zuten Segiko militanteak: Xalbador Ramirez Cruz (Donostia, 20 urte), Aitziber Plazaola Oregi ( Bergara, 25 urte), Bergoi Madernaz del Pozo ( Gasteiz, 23 urte), Jazint Ramirez Cruz ( Donostia, 22 urte), Endika Perez Gomez ( Larrabetzu, 23 urte ), Irati Tobar Eguzkitza ( Portugalete, 24 urte ), Beñat Lizeaga Urkidi ( Zumaia, 22 urte) eta Aiala Zaldibar Alvarodo ( Araba, 24 urte). Azken hau, euroaginduaren auzia bururatua, Espainaratua izan da dagoeneko.
Iazko udazkenean, gazte mugimendu horren aurka Hego Euskal Herrian izan den polizi operazioaz ihesi eginez, Ipar Euskal Herrira etorri ziren gazte horiek eta hilabete batzuk gordeta eman eta gero Baxe Nafarroako herrian azaldu ziren beren jarduera politikoarekin segitzeko nahikeria agerian uzteko.
Izpuran burutu zuten itxialdian zehar eragile ainitzen bisita jaso zuten, euroaginduaren aurkako aldarrikapenari zentzu zabalago emanez. Janeko Aurore Martin auzia kari, elkartasun mugimendua erati zen Ipar Euskal Herrian non ehunka hautetsik urratsa eman dute tresna hori salatzeko. Izpurako ekitaldiak aldarrikapen hori "nazionaletatetik harago doala" argi utzi zuen. Izpurako itxialdia babesteko Hego Euskal Herrian protesta ezberdinak burutu zituzte, hala nola Gasteizko kanpusean. ( Hemen informazioa)
Itxialdia bururatua, Kanbon antolaturiko mitinean hartu zuten parte gazteek, euroaginduaren aurka azaldu diren zenbait hautetsik haien etxeetan hartuko zituztela iragarriz. ( Hemen Kanboko ekitaldiaren bideoa ).
Handik oren batzutara, bata bestearen atzean atzeman zituzten gazte horik gehienak. Atxiloketa horietan poliziak agertu jarrera bortitzagatik hautetsi batzuk plenta ezarria dute Baionako auzitegian.
Atxilo hartu ondoren, gazte horiek kartzelan sartu dituzte, euroaginduaren prozeduraren zain. Paueko auzitegia aztertzen ari da euroaginduen aurka zazpi gaztek ezarritako helegitea.
Anartean, Irati Tobarrek, erran bezala, ekitaldi ezberdinetan hartu du euroaginduaren erabilpena salatzeko. Hedabide ainitzek Portugaleteko gaztearen adierazpenak plazaratu dituzte. Elkarrizketa horietan Tobarrek argi adierazi du beti noiz atxilotuko zain zela. ( Hemen Berria kazetak egin zion elkarrizketa ).
Komentarioak
euskal gazteria aitzina!
2011-03-30
ikus bideoa!
http://www.youtube.com/watch?v=yVA0Jst-Eoc


- 




