Irrintzi Taldeak bere gain hartu ditu hamar bat ekintza

Argitaratua: 2008-12-30 12:20:37

"Sud Ouest" egunkariari igorritako agiri baten bidez, Irrintzi Taldeak azken hilabeteetako hainbat ekintza bere gain ditu. Agorrila eta azaroa bitartean Ipar Euskal Herrian eta Landesetan gertaturiko hainbat eraso aipatu ditu Irrintzi Taldeak bere agirian.

"Sud Ouest" egunkariak astelehen honetan jasotako gutunean, Biarritzeko Hotel du Palais-ean lehergailu bat pausaturik izan zenaren abisu faltsua eta Ipar Euskal Herrian izaniko beste sei bat ekintza bere gain hartu ditu taldeak. Hala nola, agorrilan leku turistikoetan, hau da Arrangoitzen eta AHT-ren ondoko bidean atxemanak izan ziren hiru lehergailuak aipatu ditu besteak beste.

Urriaren 28an Bokaleko eraikinean diren etxebizitza batzuen kontra botatako tiroak aldarrikatu ditu ere Irrintzi Taldeak. Agiriak ez du, ordea, aipamenik jasotzen abenduaren 24 ean Angeluko imobilario bulegoaren kontrako leherketaren aipamenik egiten, ez eta Capbretoneko Europako Kirol Zentroan Poliziak indargabeturiko lehergailuaren ezarri izana.

Apirilean igorri zuen beste agiri batean, berriz, NBE erakundeari deia zabaldu zion Europar Batasunean Euskal Herria hunkitzen duen gatazkan eskua sartzeko eta Frantziako eta Espainiako Estatuak bultzatzeko «giza eskubideak eta demokrazia errespetatzeko».

Era berean, Euskal Herriaren errespetua eta onarpena exijitzen zuen, «herri orok bere buruaren jabe izateko eskubidea dutelako».


Bidali edo bozkatu zabaldun Gorde del.icio.us-en

Komentarioak

Komentarioa idatzi