Abendoaz geroztik egindako hiru eraso bere gain hartu ditu Irrintzik

Argitaratua: 2009-04-21 13:34:54

Irritzi taldeak hiru kale eraso beregain hartu ditu. Espreski, Guy Hoquet higiezin agentzi bat, tren bidean zimenta blokak ezarri izana eta bigarren etxebizitza baten aurkako erasoak aldarrikatu ditu. «Euskal Herriak pairatzen duen gero eta errepresio bortitza» dela idatzi du Irrintzik "Sud Ouest" egunkariari, France Bleu irratiari, eta Europako Legebiltzarrari igorritako agirian.

Iazko abendoaz geroztik Ipar Euskal Herrian eta Landetan buruturiko hiru eraso bere gain hartu ditu gaur Irrintzi taldeak. Lehenik eta behin, joan den abenduaren 25ean, egusentian, Guy Hoquet higiezin bulegoari egindako erasoa eta egun berean, Capbreton-en izandako "eraso saiakera" aipatzen ditu Irrintzi taldeak.

Bestalde, Lapurdiko Angelu bertan, joan den otsailaren 25ean, bigarren etxebizitzaren aurka eginiko erasoa eta joan den urtarrilaren 13an Ondres (Landak) herriaren parean trenbidean betoizko plakak ezarriz eginiko ekintza aitortzen ditu taldeak.

Joan den otsailean 25an, Angeluko Cretes etorbidean lehergailu bat eztanda egin zuen . Suhiltzaileek egindako txostenaren arabera, bigarren etxebizitaren aitzinean ezarritako etxeko-bonbak garajearen atea belztu zuen, bestelako kalteak eragin gabe.

"Guy Hoquet" agentzia

Lapurdiko herri berean, eguberrian, "Guy Hoquet" higiezin agentziako bulegoaren aitzin lehergailua ezarri izana aitortzen du Irrintzik gaur zabaldu duen komunikatuan.

Abenduaren 25an, goizeko hirurak eta erdiak aldera, lehertu zen bonba hori. Sarrerako berina erabat kiskalia utzi zuen eztandak. Bulegoaren kanpoko murru gainean, «EH ez da salgai» leloa gorriz margotu zuten. Handik hurbil, bombe (bonba, frantsesez) hitza margotu zuten baitaere.

Eguberrian baitaere, baina Landesetan, beste eraso saiatu zela egiten jakitera eman du gaur Irrintzik. Capbreton herrian kokaturik dagoen Europako Kirol Erredukazio zentroa izan zen eraso horren helburu.

Agirian bertze ekintza bat aipatzen da. Hartara, Paris eta Hendaia arteko ibilbidea eginen duen Abiadura Handiko Trenaren bidean betoizko blokak ezarri izana aldarrikatu du Irrintzik.

Joan den urtarrilaren 13an Baionako iparraldean dagoen Landesetako Ondres herri parean betoizko blokak ezarri zituzten trenbidearen gainean. Trafikoa ordu laurden batez moztu behar izan zuten. Izan ere, inor ez zen zauritua suertatu eta hamabost bat minutu berantago trena berriz abiatu zen.

SNCF-eko bulegoak plenta pausatu ondoren, Akizeko (Dax) auzitegiak inkesta zabaldu zuen.

Errepresioaren salaketa

Frantsesez idatzitako agirian «askatasunen murrizketa» gero eta nabarmenagoa dela Euskal Herrian erraten du Irrintzik. Bir maneran, bereziki hunkituak direla «sozialistak eta alderdi popularra Hegoaldean era antidemokratioan boterea hartu izanagatik» azaltzen du.

Irrintziren ustez, «Iparraldean egoera ez da xamurragoa» eta horre lekuko, Estatu frantsesak «funtsik gabeko susmoak zabaltzen dituela Batasuna eta ostatu abertzaleak legez kanpo uzteko» azaltzen du bere agirian.

Horren aurrean, Europako Batasunak eta Giza Eskubideen Ligak gordetzen duten isiltasunaz bere harridura azaltzen du.

Bir maneran, zuzeneko salmentza sustatzeagatik Donibane-Lohizuneko arrantzaleak «delitu-egile gisa hartu izana» deitoratzen du gaur zabaldutako agirian. Alta, Biarritzeko Inmobiliario Saloina bertan behera gelditu izanagatik bere poza agertzen du Irrintzik, «euskaldunek ez ezik, gaskoinek edo korsikarrek pairatzen duten» etxebizitzari lotutako espekulazioa salatzen duelarik.

Iparraldean bestelako eredu administratibo zein ekonomikoa aldarrikatzen du Irrintzik, euskararen aldeko engaiamendu handiago eskatzen duelarik.

«Askatasua eta bakearen norabidean aldatu ez den egoera honen aitzinean gure taldeak borroka segitzen du, beti ere biktima zibilak ez egiteko zuhurtziaz jokatuz», bukatzen du Irrintzik bere agiria.

(Irakur ere: Lau herritar aske gelditu dira hainbat erasoren karietata galdezkatuak izan ondoren)


Bidali edo bozkatu zabaldun Gorde del.icio.us-en

Komentarioak

Komentarioa idatzi