Irrintzi taldearekin atxiloturiko hiru lagunak «euskal mugimenduko kideak ez direla» baieztatu du Poliziak

Argitaratua: 2009-12-18 12:04:34

Xehetasun berriak izan dira gaur atzo Poliziak Irrintzi taldearen aurka buruturiko operazioari buruz. Hiru lagun atzeman zituen Poliziak. Biarritz, Angelu eta Parisen gauzatu du operazioa. Lionel Labeyrie, Stephane Callou eta Sebastian Callou dira atxilotuak. Poliziak Angeluko Xiberta auzoan, Sebastien Callou-ren etxea miatu dute. Biarritzeko Parme karrikan Lionel Labayrie atxilotu dute eta Avon herrian (Parisetik 60 kilometrotara) Stephane Callou. Atxilotuak «euskal mugimenduko kideak ez direla» azaldu du Poliziak.

Irritzi taldearekin lotura dutelakoan, Frantziako Poliziak Lionel Labeyrie, Stephane Callou eta Sebastian Callou atzeman ditu ostegun goizean. Polizi iturriak aipatuz, atxiloketa horiek Pariseko inguruetan burutu dituztela zabaldu dituzte hainbat hedabidek. Ondoren atxiloketa bat Landetan gauzatu zela aipatua izan da ere. Azken berrien arabera, Irrintzi taldearen aurkako operazioa Biarritz, Angelu eta Pariseko inguruetan (Seine-et-Marneko departamenduan, Avon herrian ) gauzatu du Poliziak.

AFP berri ajentziak zabaldu duenez, Val-de-Marnen atxilotutako pertsonaren DNA laginen bitartez lortu du Poliziak «hiru pertsona hauek erasoen tokian kokatzea». Stephane Callou, informatikaria, atzeman du bertan. Bestalde, «atxilotuek erabiltzen dituzten mugikorren jarraipena» egin duela baieztatu du Poliziak.

Orain atxilotu dituztenak «euskal mugimenduaren kideak ez direla» baieztatu dute polizi iturriek.

Miaketa bat Angelun
Polizi operazio horren barruan Sebastien Callou-ren (Stephane Calloreren cusina da ) etxebizitza miatu du Poliziak Angeluko Barre-ko pasealekuan.

2006az geroztik hamarnaka eraso edo eraso saiakerak burutu ditu Irrintzi taldeak. Etxeko lehergailuak erabiliz, higiezin agentzien eta turismo azpiegituren kontra erasoak egin ditu. Sarritan, "Euskal Herria ez da salgai" leloa agertu da erasoak izan diren tokietan. Izan ere, orain atxilotu dituzten lagunei aurten eginiko erasoak leporatzen omen dizkie soilik Poliziak.

AFPk zabaldu duenez, Donibane-Lohizuneko gol eremu baten aurka joan den uztailean egindako erasoa, Biarritzeko hotel batek agorrilean jaso zuen bonba abisua egitea eta abuztuan ere «bi turisten autoen kontrako tirokatzea» egotzi diete hiru atxilotuei.


Bidali edo bozkatu zabaldun Gorde del.icio.us-en

Komentarioak

Komentarioa idatzi