Irrintzi taldearekin harremana dutelakoan atxiloturiko bi lagun espetxeratu dituzte eta hirugarrena aske gelditu da

Argitaratua: 2009-12-22 12:15:22

Irrintzi taldearekin zerikusia dutelakoan hiru pertsona atzeman zituen, joan den astean, Frantziako Poliziak. Atzo, epailearen aitzinean eraman zituzten. Jujeak bi atxilotuendako espetxe agindua eman zuen, hirugarrena, besteak bezala, lau egunez polizi etxean inkomunikaturik igaro ondoren, aske gelditu zen.

Frantziako Poliziak Parisen eta Lapurdin burutu zuen Irrintzi taldearen aurkako operazioa. Orotara hiru lagun atxilotu zituzten: Stephane Callou, Sebastien Callou eta Lionel Labeyrie. Lau egun polizi etxean igaro eta gero atzo jujearen aitzinean eraman zituzten hiru gazteak.

Epaileak bi lagun espetxera bidali zituen eta hirugarren bat aske utzi zuen. Zehazki Stephane Callou eta Lionel Labeyrie espetxeratu dituzte. Berri ajentziek emandako informazioen arabera, Callouk «Irrintzi taldeak eginiko eraso guziak beregain hartu ditu». Labeyriek, aldiz, «zonbait erasotan parte hartu izana» aitortu omen du Pariseko juje aitzinean.

Etxeko lehergaiak erabilita, gehienetan turismo azpiegituren aurka jo du Irrintzi taldeak.


Bidali edo bozkatu zabaldun Gorde del.icio.us-en

Komentarioak

Komentarioa idatzi