Jendetza handia bildu da Bilboko karriketan Sorturen legalizazioa bakearen aldeko urrats inportantea litzatekeela nabarmentzeko
Milaka eta milaka lagun bildu dira larunbat arratsaldean Bilbon "Bakerantz legalizazioa" lelopean hiritar ezagun talde batek eginiko deialdiari eginez. "Itxaropena berriro ari da euskal gizartean sartzen. Oraingoan, geratzeko etortzea nahi dugu" adierazi du amaierako ekitaldiak deitzaileetako batek, Kontxita Beitiak. "Eskerrikasko eta hurrengora arte. Gehiago ere izango dira eta” erran du, bere aldetik, Xabier Oleagak. ( Ikusi manifestazioaren argazki bilduma Gara egunkarian )
Milaka eta milaka pertsona bildu dira Bilbon ezaker abertzaleak erregistratu berri duen Sortu alderdiaren legalizazioa eskatzeko. Hiritar ezagun batzuk deituriko manifestazioak sostengu zabala zuen, eta deialdia babestu duten alderdiek, sindikatuek eta elkarteek ordezkaritza zabala bidali dute Bilbora.
Aurpegi ezagunen ondoan milaka eta milaka hiritar hurbildu dira Bizkaiko hiriburura legalizaioa bakearen aldeko urratsa litzatekeela agerian uzteko.
Kontxita Beitiak irakurri du amaiera ekitaldiko adierazpena euskaraz deitzaileen izanean. Erran duenez, " itxaropena berriro ari da euskal gizartean sartzen. Oraingoan, geratzeko etortzea nahi dugu. Ezin dugu onartu itxaropen horri berriro inork iruzurrik egiterik".







