Jon Anzaren desagerpena salatu dute Donibane Lohizuneko artan

Argitaratua: 2009-07-21 13:29:26

TALA argazkia.

Jon Anza iheslari politikoa azken aldiz ikusi zutenetik hiru hilabete bete dira eta "Nun da Jon ?" galdera oroino erantzunik gabe segitzen du. Donostian sortua baina Ahetzen bizi zen militante abertzalearen desagertzea era anitzetan salatua izan da. Preso ohia sekatzeko brigadak egin dira eta baita beste mobilizazio mota asko ere. Azken egunetan udatiarrez beterik diren Lapurdiko hondartzetara heldu da Anzaren aldeko oihua. Argazkian ikusten den margoketa Donibane Lohizuneko artan agertu da joan den asteburuan.

Jon Anza apirilaren 18an ikusi zuten azkenaldiz. Egun horretan bere neskalaguna, Maixo Anzak, Baionako geltokira eraman zuen. Bertan, Anzak Okzitaniako Tolosarat joaiteko trena hartu behar zuen. Geroztik nehork ez du Donostiako preso ohia ikusi.

Familiak plenta ezarri zuen, joan den maiatzaren 15ean, Baionako auzitegian eta prokuradoreak inkesta abiatu zuen. Handik hiru egunetara ETAk agiria plazaratu zuen Jon Anza bere militantea zela aitortuz eta erakunde armatuak ezarritako hitzordura inoiz ez zela arribatu baieztatuz.

Bestalde, Anzaren desagerpena ezagutu eta hilabete batera errefuxiatua sekatzeko brigadak antolatu zituen Askatasunak. Ez lagunek egindako Anza topatzeko ahalegin horiek ez da Baionako prokuradoreak agindutako inkestak ez dute, oraingoz, aparteko emaitzarik eman.

Denbora atzina jin ahala, familiak eta lagunek Anza bizirik aurkitzeko esperantza aski galdua dute. Ahetzeko bizilagunaren anaiak, Koldo Anzak.
Joan den larunbatean ezker abertzaleak prentsaurrea eskeini zuen Baionan. Agerraldi horretan gerra zikinaren berrabiatzea martxan dagoela erran zuten eta horren aurrean Frantziako gobernuak duen erantzukizuna agerian utzi zuten. Udatik bueltan, harreman erronda abiatuko du ezker abertzaleak. Jon Anzaren kasua isolatua ez dela azpimarratu ondoren, «egoera larri honen atzinean» eragile guziekin mintzatzeko asmoa dutela agerian utzi du Xabi Larralde Batasuneko mahaikideak.

Bien bitartean, Jon Anzaren kasua oso present segitzen du karrikan, baita, idurian ikusten denez, egun hauetan bisitariz lepo diren hondartzetan ere. Argazkia Donibane Lohizuneko artan hartua da.

(A lire : Trois mois après un mystère total demeure sur la disparition de Jon Anza. Sud-Ouest ).

(Irakur ere: Gerra zikina «berrabiatu» dutela ohartarazi du ezker abertzaleak. Berria )


Bidali edo bozkatu zabaldun Gorde del.icio.us-en

Komentarioak

Komentarioa idatzi