Jon Goio militante abertzalea atxilotu zuen atzo Poliziak

Argitaratua: 2009-06-30 13:33:01

Jon Goio (mahaian, eskuinean azkenaurrena, trikota argiarekin) euroagindua salatzeko eman prentsa-aitzinean.

Jon Goio militante abertzalea atzeman du Frantziako Poliziak. Iduriz, atxiloketa atzo gertatu zen, baina gaur arte ez da ezagutu. Sortzez tolosarra da Goio, bainahainbat urte darama Lapurdin bizitzen . Gauez lan eginen du, lantegi batean, eta horregatik gaur arte ez da ezer jakin bere atxiloketari buruz. espainiako prentsak berria plazaratu duen arte, espreski. Bestalde, bi ustezko ETA kide atzeman dituztela gaur Mayenne departamenduan jakitera eman dute espainiar ajentziek.

2008ko urrian Jon Goiok ( Gregorio Jimenez ) Espainiako Auzitegi Nazionalaren aurrean aurkezteari uko egin ondoren, ez ohiko epaitegiak Tolosako militante abertzalea atxilotxeko euroagindua zabaldu zuen.


Alta, bai Goio baita auzi horretan sartua zen Zigor Goieaskoetxeak elkartasun anitz jaso zuten. Orotara 17 bat ordezkari izan zituzten bere ondoan, Baionan egindako agirraldian.

Hala nola, AB, EA, LCR, Autonomia Eraiki, Askatasuna, Ideiak zabaldu, CDDHPB, Kubako Etxea, LAB eta Solidaires alderdi edo gizarte erakundetako ordezkariek parte hartu zuten prentsa-aitzinean.

Hortaz gain, FSU sindikatak, ATTAC-ek, LDH-k, Berdeek eta Miarritzeko Gau Eskolak eta Guraso Elkarteak bere atxikimendua eman zioten euroagindua salatzeaz gain bi hiritar hauek eginen duten lan politikoa nabarmentzen zuen adierazpenari.

Bere aldetik, Zigor Goieaskoetxeak «Auzitegi Nazionalaren existentzia berak Euskal Herrian gatazka politiko bat dagoela eta Frantziak ardura zehatzak dituela ageria uzten du» salatu zuen agerraldian.

Atxiloketa bi Mayenne departamenduan
Jon Goioren atxiloketaren berria zabaldu eta gero Frantziako Poliziak bi ustezko ETA kide atxilotu dituela auto-istripua izan ondoren Frantziako Mayenne departamenduan plazaratu da.

Frantziako erdi-ekialdean dagoen Mayenne departamenduan, Chateau-Gontier herrian gertatu da ezbeharra eta emazte bat eta gizonezko bat lirateke atxilotuak.


Bidali edo bozkatu zabaldun Gorde del.icio.us-en

Komentarioak

Komentarioa idatzi